Bizipoz 2015. urtean sortu zen, Beatriz Santamaria eta Eider Etxebarria fundatzaileen buruan ontzen joan zen ideia baten fruitu moduan. Biak LEINN graduko laugarren maila egiten ari ziren, Oñatin.
Eta euren ahaleginak batu zituzten, ideia bat gauzatzeko: pertsonek helduaroan
bizitza betea izatea lortzea, zahartze aktiboa sustatuz. Hau da, pertsona horiek metatutako
ikasketak gizarteari itzultzeko aukera bultzatzea.
Lehen programa pilotuei esker (2016ko udaberria), lan metodologia propio
bat probatu ahal izan zen, udalerrietan, adinekoen elkarteetan eta enpresetan
sortzen diren beharrak identifikatzeko, adineko pertsonen inguruan zein
erretiroa hartzeko puntuan daudenen inguruan.
Harrezkero, proiektuak eboluzionatu eta kooperatiba bat sortu zen, 2017tik Saiolanen dagoena, Arrasateko Garaia
Parte Teknologikoko enpresen hazitegian.
Bizipozek errealitate jakin bat bideratu nahi du: adinekoei zuzendutako baliabide ekonomikoak arlo asistentzialari erreparatzen diote. Administrazio Publikoek menpekotasunaren
esparruan sortzen diren beharrak arintzera bideratzen dituzte ahaleginak eta
baliabideak.
Aldi berean, enpresek aktibo dauden pertsonen alde kotizatzen dute lan
bizitzan zehar. Pertsona
horiek lortzen dituzten profesionaltasun eta ezagutza maila handiak ez dira
gizartera itzultzen, erretiroa hartzeko
garaian euren ibilbidea amaitzen dela
baitirudi.
Arrazoi horiek tarteko, prestakuntza aktiboa eta kontzientziazioa
funtsezkoak dira pertsonak inguruko ekimen
sozialen bultzatzaile bihurtu daitezen, gizartearentzat liderrak izango
diren adineko pertsonak lortzeko helburuarekin.
Gaur egun, Bizipozek zahartze
aktiboko programak diseinatu eta garatzen ditu, egungo errealitateari
erantzuteko: bizi
itxaropena handitu egin da, eta adinekoek ongi bizi eta gizartearen parte izan
nahi dute. Horrela
lantzen da lema: eman bizitza urteei eta ez urteak bizitzari. Horretarako, euren
zerbitzuak adinekoen autonomia
hobetzera zuzentzen dira:
- Gizartean parte hartzea
sustatzeko programak diseinatu eta gauzatzea.
- Udalerrietan hiri lagunkoien
programa garatu eta ezartzea.
- Erretirorako trantsizio
programak eta belaunaldiarteko harremanak garatzea.
- Zahartze aktiboa
sustatzeko prestakuntza.
Bizipozek bi bultzatzaile ditu, Beatriz Santamaria eta Eider Etxebarria,
baita laguntzaileen sare bat ere,
bakoitzaren esparruan lehen mailakoak
diren profesionalek osatua. Talde horri
esker aurrera egin daiteke, proiektuek forma hartzen dute, eta garatu eta
eboluzionatzen dute, hurrengo edizioetarako abiapuntua izateko.
Hasieratik, erakunde publikoen eta
enpresa pribatuen babesa eta konfiantza izan dute. Horiek guztiei eskerrak eman nahi dizkiete konfiantzagatik eta egiten duten
lanagatik, honen alde:
- Gure gizartean zahartze
aktiboa sustatzea.
- Heldutasunera
bete-betean iritsi eta aktibo jarraitu nahi duten pertsonek metatutako
esperientzia gizarteari itzultzea.
- Gizarte askotariko eta
inklusibo baten alde egitea, non pertsona guztiak baikara parte.
Gainera, jardueran emandako urte hauetan, tokiko erakundeek zein estatalek
eta nazioartekoek aitortu dute garatutako ekimena, eta horrek sariak eta errekonozimenduak
ekarri dizkie. Beste sari
batzuen artean, FORBES
30under30-en errekonozimendua lortu dute, eta Madrilgo
Europako Unibertsitatearen JES Saria
ere irabazi dute (Gazte Ekintzaile Sozialak).
Finean, edadismorik (adinagatik diskriminatzea) gabeko gizarte baten alde egiten dute, estereotiporik gabe, eta belaunaldien arteko bereizkeriarik gabe. Langileen alde sentsibilizatuta eta konprometituta dauden enpresak animatzen dituzte enpresan belaunaldien dibertsitateari buruz hausnartzera. Hasi dira norabide horretan urratsak egiten, baina oraindik bide luzea dago egiteko; beraz, zenbat eta enpresa gehiagok batu ahaleginak, hainbat eta handiagoa izango da gizartean eragiten duen inpaktu positiboa.