Zenbateraino zaintzen dugu gure taldeen osasuna eta efizientzia?

Bizipoz, adinekoak parte diren gizarte baten alde egiteko.
20 May, 2019
Manu Colino jaso du urteko asmatzaileari GALBAHE SARIA 2019.
23 May, 2019

Zenbateraino zaintzen dugu gure taldeen osasuna eta efizientzia?

“Berrikuntza enpresekin hasten da” ziklo honetako hirugarren saioan parentesi bat zabaldu dugu gure taldeen barne koordinazioa, baliabideak eta ohiturak hobeto ezagutu ahal izateko talde liskarren arloan.

Jardunaldi honetan, taldekideen arteko interakzioa erraztuko duten metodologia eta tresnak aurkeztu dira, helburu konpartituetan bat eginda. Ohiturak, jarraibideak eta baliabideak barne komunikazioa eta koordinazioa hobetzeko. Hau dena Asier Lopez de Gereñoren eskutik; hezkuntzaren, eliteko kirolaren eta enpresa kudeaketaren arloetan esperientzia duen coach-a.

Bai lantalde naturalak bai proiektuak garatzeko sortzen direnak funtsezkoak dira erakundeen funtzionamenduaren barruan. Horietan islatzen dira erakundearen estiloa, efikazia, osasuna eta potentziala. 

Enpresak lantaldeak behar ditu, zereginak bete eta makatua helburuak betetzeaz gain, zutabe izan daitezen aukera berriak sortzeko, hobetzeko arloak identifikatzeko, konpromisoa sustatzeko eta proiektuen iraunkortasuna bilatzeko, pertsonak zein prozesuak zainduz.