
Abantail
Eskaripeko ingeniaritza prozesuaren automatizazioan espezializatutako enpresa. MONDRAGON Korporazioaren Industria Alorreko Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioan dago txertatuta.

Amaia Nutrizioa
Amaia Diaz de Monasterioguren pertsona eta enpresentzako nutrizio aholkularitzan eta coachingean espezializatutako profesionala da. Elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzeko.

Ategi
Erosketa prozesuko espezialistak. Helburutzat daukate erosketaren kudeaketa arloan elkartuta dauden erakundeen jarduera ekonomikoa osatzea, sustatzea, koordinatzea eta indartzea.

BerEKIN
Egungo eskaiolen alternatiba gisa, 3D inprimaketaren bidez fabrikatutako ortesi pertsonalizatuak diseinatzen espezializatutako Startup-a.

Bertako
Euskadiko igogailuen instalazio, birgaitze, ordezkapen eta mantentze lanetan espezializatuta dagoen enpresa. Zerbitzu profesional eta hurbila, non bezeroaren askatasuna da gure lehentasuna.

BIC Gipuzkoa
Errazte funtzioa betetzen du enpresa berritzaile berriak sortzeko prozesuan, eta eragile aktiboa ere bada, Gipuzkoako kultura ekintzailea lagundu eta sustatzeko prozesuan.

B-Lokal
Tokiko saltokien online denda.

Bizipoz
BiziPoz zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu, bat datozenak udalerri, enpresa, 55 urtetik gorako pertsona edo zahartzearen sektoreko eragile bakoitzaren premia eta erronkekin.

B&R Automation
Soluzio osatuak makina eta prozesuak automatizatzeko, mugimendua kontrolatzeko, HMIrako eta segurtasun teknologia integraturako; munduan liderra automatizazioari dagokionez.

CIN Advanced Systems
Ikusmen artifizialeko soluzio pertsonalizatuak eta kota kritikoen neurketa automatizatzeko 3D soluzioak, digitalizazioa, eta industria instalazio zein prozesuetako akatsen %100en detekzioa.

Clave Mayor
Inbertitzaile pribatuek jarritako kapital sozialarekin eratutako kudeaketa agentzia. Kudeaketa taldeko kideek eskarmentu handia dute Kapital Arriskuaren, Bat Egiteen eta Erosketen arloetan.

Contract Biotechnology
I+G proiektuetarako kanpo azpikontratazioen soluzioetarako web plataforma. I+D arloan dabiltzan ikertzaile eta erakundeak zerbitzu eta produktuen hornitzaileekin harremanetan jartzen ditugu.

Dinam
Ingurumen azpiegituren Ingurumen Kudeaketarako Zerbitzu Integrala, gaur egungo hondakinen eta lurzoru kutsatuen kudeaketa arazoentzat soluzio berritzaileak proposatzeko.

Diseimedia
Publizitate agentzia, produktu eta zerbitzuak gidatu eta balio erantsia emateko, bezeroarekin batera, gaur egungo merkatu lehiakorrak eskatzen duen komunikazio koherente eta profesionalarekin.

Dualia Teletraducciones
Interprete profesional deslokalizatuen hornitzailerik handiena gara. Zerbitzua, euskarria eta teknologia, bezerorik zorrotzenentzat: osasuna, gizarte zerbitzuak, polizia, larrialdiak eta bestelakoak.

Edertek
Fagor Ederlanen zentro teknologikoa da, fundizio prozesuaren arloan espezializatua. Automobilgintzaren sektoreak dituen erronka handiei erantzuteko prest beti.

Ekitermik
Energiaren sektorera bideratutako ingeniaritza. Diziplina askoko talde batek osatua, zeina espezialista baita enpresaren baliabide energetikoak kudeatu, kontrolatu, optimizatu eta mantentzen.

Erabat
ErabatDigital 3D modelazioa, 3D animazioa, produktuen renderizazioa eta gamifikazio zerbitzuak eskaintzen ditu, sektore industrialera eta entretenimenduaren mundura bideraturik.

Fagor Healthcare
Medical Dispenser garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen du; farmazia zerbitzu berria, paziente polimedikatuei botikak behar bezala hartuz osasuna hobetzen laguntzeko.

Galbaian
Galabaian jabetza industrial eta intelektualari buruzko zerbitzu integrala eskaintzen duen aditu talde profesionala gara. MONDRAGON Korporazioko kideak gara.

Georka
Zure enpresaren lehiakortasuna babesten duten aholkulariak gara. Zurekin lan egiten dugu zure kudeaketa sistema optimizatzeko, ikuspegi desberdinetatik.

Generali Seguros
Aseguru-etxea, partikularrei eta enpresei aseguru konponbideak eskaintzean oinarritua. Aholkulari sare zalabarekin, 1.600 ofizina eta 10.000 profesional baino gehiago.

GSR
MONDRAGONEK bultzatuta, hazkunde handiko enpresa proiektua da. Adineko pertsonei arreta sozio-sanitarioan oinarritutako zerbitzuak eskaintzeko eta horien kudeaketa integrala egiteko.

Gukere
Web aplikazio pertsonalizatuak garatzen espezializatuta dagoen enpresa bat da. 2012. urteaz gero dago martxan, eta bereziki, Angular/AngularJS eta Nodejs teknologiak ditu ardatz.

Guretel
Etekina ateratzen die teknologia eta komunikazioa uztartzen dituzten produktu eta zerbitzu iraunkor zein berritzaileak eskaintzeko baliagarriak diren ezagutzari eta gaitasunari.

H-Enea
ACEDEren Living Lab bat den heinean, esperimentazio eta baliozkotze ingurunea da, etxearen esparruan espezializatua, non erabiltzaileek eta enpresek berrikuntzak sortzen dituzte.

Igela
Espezialistak obra berrian, birgaitze proiektuetan, barnealdeen arkitekturan, obra zuzendaritzan, jarduera proiektuetan, energia eraginkortasunaren azterketan eta ziurtagiri teknikoan.

Ikerlan
Ezagutzaren transferentzian eta balio lehiakor espezializatuaren ekarpenean liderra den zentro teknologikoa, industria digitalizazioan eta enpresei teknologia transferitzen espezializatua.

Iruña Tecnologías
Iruña Tecnologías de Automatización 1998an sortutako enpresa da. Automatizazio eta industria robotikarako materialaren banaketan, prestakuntzan eta aholkularitzan dihardu.

ISEA
Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentro pribatua, irabazi asmorik gabea, MONDRAGON Korporazioaren Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioak sustatua.

Kiro Grifols
Robotika eta software soluzioen diseinua, fabrikazioa eta merkaturatzea, pazienteentzako zain barneko prestakinen zerbitzuaren eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko.

LKS S.Coop
Industria dugu gure DNA, eta horrek balioa ematen die gure lege zerbitzuei zein ekoizpen, teknologia eta pertsonen aholkularitzari, eta euskarria IT eta OT azpiegitura eta soluzioei.

LKS Krean
400etik gora profesionalez osatutako talde kooperatiboa, gauza konplexuak errazteko ikuspegi ugari behar izaten dituzten Ingeniaritza eta Arkitektura proiektu handiei heltzeko gai.

microLIQUID
microLIQUID osagai mikrofluidikoak eta analisi sistema erabat automatizatuak zein botikak banatzeko ekipamenduak garatu eta fabrikatzen dtuen enpresa da.

Mikros
Bezeroei eraldaketa digitalerantz bideratzen laguntzea helburu duen zerbitzu teknologikoetan espezializatutako enpresa.

MISE
MONDRAGON Korporazioaren ingeniaritza eta zerbitzuen dibisioa. Sektore gakoetan balio proposamen berriak sortzea du helburu. Esaterako, sektore hauetan: osasuna, energia eta ingurumena

MONDRAGON Automoción
MONDRAGON Korporazioko automobilgintzako sektoreko enpresa multzoa elkartzen du, automozioko fabrikante nagusienen eta Tier One-en hornitzaile direnen taldea.

MONDRAGON S. Zentroa
MONDRAGON Sustapen Zentroa Mondragon Korporazioaren plataforma korporatiboa da, eta enpresa jarduera berriak sortzeari eta ekintzailetzari bultzada ematea du misio nagusia.

Mondragon Unibertsitatea
Unibertsitate kooperatiboa, MONDRAGON Korporaziokoa. Bokazio humanistiko argia dauka, eta konpromisoa gure ingurune, gizarte eta denborarekin.

Onenpro
Software eta web aplikazioen garapenean espezializatutako ingeniaritza informatikoa. Zerbitzu osagarriak eskaintzen ditu, hala nola web orrien diseinua eta aholkularitza informatikoa.

Prakagorri
Garapen intelektualerako eta emozionalerako eraginkorrak diren metodoen irakaskuntzan eta itzulpengintzan, hizkuntzaren normalizazioan, aldi bereko itzulpenean eta maila eta adin guztietarako euskeraren irakaskuntzaren arloetan espezializatutako enpresa da.

Roganet
Roganet industria-instalazioak digitalizatzeko eta produkzio-prozesuak etengabe hobetzeko irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen espezializatuta dagoen enpresa da.

Restaurante Garaia
Establezimendu honetan gure bezero guztiei eguneko menua, menu bereziak, eguneroko pintxopotea eta gosaltzeko pintxo beroak eskaintzen dizkiegu.

Saiolan
Saiolan 30 urte baina gehiagoko Enpresa Berrikuntzarako eta Sustapenerako zentroa da. Ekintzaile eta enpresei laguntzea du xede, negozio berriak abian jartzeko.

Sareteknika
Sareteknika etxean balio erantsiko zerbitzuak emateko enpresa da, gaur egun lerro zuriko eta konfort lerroko etxetresna elektrikoen konponketan espezializatua.

Segurdades
Aholkularitza juridikorako enpresa, informazioaren teknologia berriei aplikatua. Datu pertsonaletan eta segurtasun informatikoan trebatutako lantaldea dauka.

SILO
I+G+b arloan eta sektore teknologikoetako negozio-garapenean espezializatutako aholkularitza-enpresa.

Skura
Softwarearen diseinu, definizio eta garapenean espezializatuta gaude. Konektibitatearen eta komunikazioaren teknologiak bultzatzen ditugu; mugikortasunaren ingurunean, betiere.

Speaking Globally
Enpresa garapenarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa; esaterako: marka globala eta marketina, hizkuntza zerbitzuak enpresentzat eta enpresa coachinga.

Smart Compo
Teknologia berritzaileen bidez azpiproduktuei balioa ematea. Ingurumenaren kudeaketari dagokionez, soluzioak bat datoz Europar Batasunak finkatutako gidalerroekin.