Jose Ignacio Mujikak 2024ko GALBAHE Saria jaso du

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 100.000 euro banatuko ditu oinarri teknologikoko proiektuak garatzeko beketan
23 April, 2024
Parque Tecnológico GARAIA en IASP European Division Conference en Glasgow
29 April, 2024
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 100.000 euro banatuko ditu oinarri teknologikoko proiektuak garatzeko beketan
23 April, 2024
Parque Tecnológico GARAIA en IASP European Division Conference en Glasgow
29 April, 2024

Jose Ignacio Mujikak 2024ko GALBAHE Saria jaso du

Aurreko urteetan bezala, Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna (“Wordl IP Day”) aprobetxatu du GALBAIANek GALBAHE Sariaren irabazlearen izena ezagutzera emateko.

2024ko asmatzaile onenaren GALBAHE Sariaren irabazlea Jose Ignacio Mujika da, iazko azarotik erretiratua bizitza oso bat Copreci S.Coop. kooperatiban bere onena ematen aritu eta gero. Saria ondo merezitakoa da asmatzaile gisa egindako ibilbide oparoarengatik: 22 patente familiatan ageri da bere izena asmatzaileen zerrendan. Gainera, patente arloan erreferente izan da Coprecin azken hogei urte baino gehiagotan. Patente mailan eta orokorrean jabetza industrial eta intelektual mailan urte guzti hauetan Coprecik  egindako lan onaren atzean Mujikaren ekarpena dago neurri handi batean.

GALBAHE Sariari buruz

GALBAIANek GALBAHE Saria ematen dio urtero bere irizpideen arabera saria jasotzeko meritu gehien pilatu duen asmatzaileari. Sari honen bidez, GALBAIANek balioan jarri nahi ditu inguruko asmatzaileak, asko eta oso onak baitira.

Hauek izan dira aurreko urteetako irabazleak:

  • 2016 – Felix Kerejeta (Copreci)
  • 2017 – Eneko Izquierdo (ULMA Packaging)
  • 2018 – Tomás Morlanes (Fagor Automation)
  • 2019 – Manu Colino (ULMA Construcción)
  • 2020 – Ez zen eman pandemiaren ondorioz
  • 2021 – Arrate Jaureguibeitia (Biolan)
  • 2022 – Bitor Mendiguren (Ingeteam-eko sortzailea)
  • 2023 – Nagore Abrisketa (Vicinay Marine Innovación)