IDENTIFIKAZIO DATUAK:
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean (LSSICE), uztailaren 11koan, jasotako informazio betekizunari erantzunez, GARAIA PARQUE TECNOLOGICO S.COOP.ek, aurrerantzean WEBGUNEAREN JABEA, honako hau jakinarazten dizu:
- Sozietatearen izena: GARAIA PARQUE TECNOLOGICO S.COOP.
- IFK: F20722930
- Helbide soziala: Goiru kalea 1, A Eraikina 20500 Arrasate. Gipuzkoa
- Telefonoa: (+34) 943 03 88 46
- Email: garaia@ptgaraia.eus
- Eusko Jaurlaritzako Kooperatiben Erregistroan inskribatuta, 2011 folioa, 1 oinarria
ATARIAREN ERABILERA:
Webgunea eta bere zerbitzuen sarbidea librea eta doakoa da. Hala ere, WEBGUNEAREN JABEAk eskainitako zenbait zerbitzuren helburuak betetze aldera, erabiltzaileak dagokion galdetegia bete behar du aurrez. Beraz, ez badira behar diren datuak ematen, edo ez bada modu egokian egiten, eskaerei ezingo zaie erantzun, Webgunearen edukia nahieran ikusteko aukera galarazi gabe.
ERABILTZAILEAK:
Atari honetara sartu edo ataria erabiltzeak ERABILTZAILE izaera ematen du, eta hemen jasota dauden erabiltzeko baldintza orokorrak onartu egiten dira bertara sartzean edo hura erabiltzean. Aipatu baldintzak aplikagarriak izango dira derrigor bete beharreko kasuan kasuko kontratazio baldintza orokorrak edozein direla ere. Erabiltzaileak:
Ziurtatzen du hirugarrenen datuak erabili baditu, horiei jakinarazi dizkiela dokumentu honetan jasotako edukiak. Halaber, ziurtatzen du haien oniritzia jaso duela beraien datuak WEBGUNEAREN JABEAri emateko, aipatutako helburuei begira.
Erabiltzailea izango da webgunearen bidez ematen dituen informazio faltsu edo okerren erantzulea, baita WEBGUNEAREN JABEAri edo hirugarrenei eragiten dizkien zuzeneko edo zeharkako kalte-galerena ere.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA :
WEBGUNEAREN JABEA, bere kabuz edo lagapen hartzailea den heinean, bere webgunearen jabetza intelektual eta industrialeko eskubide ororen titularra da, baita bertan jasotako elementuena ere (besteak beste, irudiak, soinua, audioa, bideoa, software edo testuak; markak edo logotipoak, koloreen konbinazioa, egitura eta diseinua, erabilitako materialen sorta, funtzionatzeko, sartzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren ordenagailu programak, etab.), WEBGUNEKO JABEAren titulartasunekoak, edo lizitatzaileenak izan. Eskubide guztiak gordetzen dira. Jabetza Intelektualaren Legearen 8. eta 32.1 (2. paragrafoa) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, berariaz debeku da helburu komertzialekin webguneko edukiak osorik edo parte batean erreproduzitzea, banatzea edo publikoki komunikatzea, lagapen modalitatea barne, edozein euskarritan eta edozein bitarteko teknikoren bidez, WEBGUNEAREN JABEAren baimenik gabe. ERABILTZAILEAk WEBGUNEKO JABEAren titulartasunekoak diren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Atariko edukiak ikusi ahal izango ditu, baita horiek bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan inprimatu, kopiatu eta biltegiratu ere, betiere soili-soilik erabilera pertsonal eta pribaturako bada. ERABILTZAILEAk ez du WEBGUNEAREN JABEAren orrialdeetan instalatutako ezein babesgailu edo segurtasun sistema ezabatu, aldatu, saihestu eta manipulatuko.
BERME ETA ERANTUZKIZUNEN ESKLUSIOA:
WEBGUNEAREN JABEAk inongo kasutan ez du erantzukizunik gerta litezkeen kalte-galeren inguruan, horien artean egonik, esaterako: edukietako erroreak eta omisioak, ataria erabilgarri ez egotea edo birus edo edukietan kalteak eragiten dituzten programa gaiztoak, hori eragozteko beharrezko neurri teknologikoak hartu badira ere.
ALDAKETAK:
WEBGUNEAREN JABEAk aurrez abisurik eman gabe bere atarian egoki deritzon aldaketak egiteko eskubidea beretzat gordetzen du, bertan ematen diren eduki eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitzekoa, baita atarian aurkeztu edo kokatzeko modua ere.
ESTEKAK:
Atarian Interneteko beste gune batzuetarako estekak edo hiperestekak jarriko balira, WEBGUNEKO JABEAk ez du inolako kontrolik ezarriko aipatu gune eta edukien gainean. WEBGUNEAREN JABEAk ez du inola ere berea ez den webgune bati dagokion esteka bateko edukiengatik erantzukizunik hartuko, eta ez du bermatuko aipatu hiperesteken edo Interneteko beste gune batzuetan jasotako ezein material edo informazioren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta konstituzionaltasuna. Halaber, kanpo konexio horiek sartzeak ez du ekarriko konektatutako entitate horiekiko inolako asoziazio, fusio edo parte hartzerik.
BAZTERKETA ESKUBIDEA:
WEBGUNEAREN JABEAk beretzat gordetzen du aurrez abisurik eman gabe atarira edota eskainitako zerbitzuetara sarbidea ukatzea edo kentzeko eskubidea, bere kabuz edo hirugarren baten eskakizunez, erabiltzeko baldintza orokorrak betetzen ez dituzten erabiltzaileei.
OROKORTASUNAK:
WEBGUNEAREN JABEAk baldintza hauek betearaztea izango du helburu, baita bere atariaren erabilera ezegoki oro eragoztea ere, horretarako zuzenbidean legozkiokeen ekintza zibil eta penal guztiak baliatuz.
BALDINTZEN ALDAKETA ETA IRAUPENA:
WEBGUNEAREN JABEAk edozein momentutan aldatu ahal izango ditu hemen zehaztutako baldintzak, hemen agertzen diren moduan behar bezala publikatuz. Aipatu baldintzak agertzen diren bezala egongo dira indarrean, eta behar bezala publikatutako beste batzuek aldatzen dituzten arte egongo dira indarrean.