GARAIA Parke Teknologikoa
Egitasmo publiko-pribatu bat da, eta hauek dira bere trakzio indarrak: MONDRAGON Korporazioa, Mondragon Unibertsitatearen eta 6 zentro teknologikoren ezagutza zientifikoaren babesa, eta maila goreneko erakunde publikoen laguntza.
Industria sare emankorra eta tradizio berritzailea duen eskualde batean kokatua, GARAIA Parke Teknologikoak enpresen, zentro teknologikoen eta unibertsitatearen arteko harreman gurutzatuak sustatzen ditu lankidetza eredu baten bitartez, eta, ondorioz, marko ezin hobea da beren negozio ideiak martxan jarri nahi dituzten enpresa berriak eta ekintzaileak kokatzeko.
GARAIAn enpresa proiektuaren fase guztietan lagun egiten dugu. Izan daiteke fase goiztiarrean dagoen proiektu bat, izan daiteke hazkunde fasean zein sendotuta dagoen bat, zeren eta berrikuntza prozesuaren barruan esku hartzen duten eragile desberdinak biltzen baitira GARAIAn: Unibertsitatea, Inkubagailua, Klusterra, zentro teknologikoak, Living Lab-a, Jabetza Industrialaren Agentzia; izan ere, ekosistema berezi bat da, non ekintzailetza eta negozio berriak abian jartzea bultzatzen den.
GARAIAri lotuta egoteak berekin dakar ezagutza eta teknologia transferitzeko nazioartean dagoen sarerik handienetako bateko kide izatea, izan ere, GARAIA kokatuta dagoen eskualdean Europako industria kontzentraziorik handienetako bat dago. Gainera, lan ingurune atsegin eta dinamikoa eskaintzen dugu, instalazio modernoz hornitua, non esperientziak partekatzeko, dinamika desberdinetan parte hartzeko eta egunero antolatzen diren tailer, ikastaro eta ekitaldi interesgarrietara joateko aukera izango duzun.
GARAIA zifratan
Zentro Teknologiko
Ikasle
Enpresa
Bisitari
ECOSISTEMA GARAIA
INDUSTRI ERREFERENTZIA
GARAIA kokatuta dagoen lekua Europako kontzentrazio industrialik handieneko eskualdeetako bat da. Debagoieneko BPGaren %50 ia, jarduera industrialen bidez sortzen da. Datu hori, Euskadin, %24,3koa da; Estatuan, berriz, %15ekoa.
LANKIDETZA SAREAK
Ekosistemari eusten dion oinarrietako bat zera da: loturak sortzeko gaitasuna izatea enpresen, zentro teknologikoen, unibertsitatearen eta berrikuntza proiektuan esku hartzen duten gainerako eragileen artean. Gainera, nazioarteko hainbat saretan dago.
UNIBERTSITATE INGURUNEA
Mondragon Unibertsitatea (MU) industriarekin duen hurbiltasunagatik da ezaguna, eta, eskualdean dauden 5 campusetatik abiatuz, inguruneak inguruneak eskatzen dituen gaitasun eta ezagutzetan prestatutako 5.500 unibertsitate ikasle ematen dizkio GARAIA inguruneari.
AHALMEN TEKNOLOGIKO HANDIA
Balio erantsi handiko ekosistema bat edukitzeko, puntako zentro teknologikoak behar dira ekosistema horren beharrei erantzun ahal izateko. 6 zentro teknologikoak –Ikerlan, Edertek, Isea, IK4-Ideko, CS Stirling eta Koniker– punta-puntako zentroak dira Europan, eta ekosistemaren potentzial handiaren erakusle dira.
ESPEZIALIZAZIO ARLOAK
Makina-erreminta, automobilgintza eta abarreko sektoreetan diharduten enpresen kontzentrazio handiaren ondorioz, GARAIA inguruneak ezagutza espezifikoak garatu ditu mekatronikaren, fabrikazio aurreratuaren, Big Dataren eta material berrien alorretan; hala, erreferentziako industri ekosistema bihurtu da Garaia.
ERREFERENTE KOOPERATIBOA
Eredu kooperatiboa (MONDRAGON)) indartsu ezarririk dagoela eta, eskualde hau nazioarteko erreferente bihurtu da enpresa arloko gizarte erantzukizunaren alorrean. Hala,266 erakundek eta I+Gko 15 zentrok osaturiko komunitate bat sortu da, non 80.500 pertsona baino gehiagok lan egiten duten.