Zertarako egiten dugu gure enpresetan egiten duguna?

Garaia pertsonengan berritzeko hilabetea antolatuko du.
8 April, 2019
Bizipoz, adinekoak parte diren gizarte baten alde egiteko.
20 May, 2019

Zertarako egiten dugu gure enpresetan egiten duguna?

“Berrikuntza enpresekin hasten da” izeneko foroaren bigarren saio honetan enpresa eta kirol coach-a den Joseba Del Carmen, kirol mailan eta enpresa mailan gertatzen denaren arteko analogia bat egin du.

Taldeei buruz ari garenean, guztiontzat argi dagoen helburu komun bat duen giza sistema batez ari gara, oinarri sendo batean bermatutako egitura batekin, zeinean norberak badakien zein rol jokatzen duen eta horrek taldearen prozesuetan duen garrantzia, denek dakite zein den xedea, eta, garrantzitsuena, badakite egiten ari direna zertarako egiten ari diren.

Aurreko guztiagatik, lantalde batek bere helburuak ezagutzen baldin baditu eta bere bidea horietarantz bideratzen baldin badaki, norabidea zehaztuz, elkar ezagutuz, eraginkortasunez komunikatuz, elkarri entzunez eta bideak diseinatuz, kirolariek bezala, emaitza onak besterik ezin da jaso.

Horretarako Josebak Jokoaren Logikatik abiatuta gertatzen zaigun gauza bakoitzaren atzean dagoen logika aurkitzea bultzatu gaitu.

Kirolariek, fisikoki prestatzeaz gain, mentalki ere prestatu behar dute, horrela, organismo osoak, erabateko koherentziarekin, helburu berbererako lan egin dezan, hau da, arrakasta lortzeko, betiere barne orekatik abiatuta, zeina kanpoan ere agertuko baita.

Hitzaldiaren xedea nola enpresaren mundua kirolaren antzeko  mundu batean mugitzen den, eta, ondorioz, sistema batean arrakasta lortzeko erabiltzen diren estrategiek beste sisteman ere funtzionatzen dutela ulertzea izan da kirol mailan –taldean zein kirolari indibidualetan– eta enpresa mailan gertatzen denaren arteko analogia bat eginez.