PTGaraiak ADDIT3D fabrikazio gehigarriko eta 3Dko nazioarteko azoka bisitatu du

Ikerlanek 300 plaka fotovoltaiko jarri ditu Arrasateko egoitzan, energia hornitzeko ingurumena zaintzen duen bitartean
28 October, 2021
PTGaraiak Mondragon Unibertsitateko Berrikuntza eta Proiektuen Kudeaketako Zuzendaritza Masterreko ikasleak hartu ditu
28 October, 2021

PTGaraiak ADDIT3D fabrikazio gehigarriko eta 3Dko nazioarteko azoka bisitatu du

Punta-puntako enpresen 60 ordezkari baino gehiago, horien artean, Excelencia-Tech, 3D inprimaketaren segmentuko enpresa eta Garaia Parke Teknologikoan kokatua, beren ezagutza partekatzeaz eta beren esperientziaren berri emateaz arduratu dira.

Bilbao Exhibition Centrek fabrikazio gehigarria eta 3D inprimaketa +Industryren testuinguruan aplikatzera bideratutako nazioarteko azoka hartuko du urriaren 26tik 28ra.

+Industry programak zuzeneko erakustaldiak, Innovation Workshops, networking topaketak eta B2B bilerak eskaintzen ditu egunotan. Era berean, +Industry kongresu-gunean protagonismo nabarmena dute hitzaldiek, industriarako 4.0 soluzioekin lotutako funtsezko alderdiak lantzen ari baitira. – Bilbao Exhibition Centre (BEC)