PTGaraiak Mondragon Unibertsitateko Berrikuntza eta Proiektuen Kudeaketako Zuzendaritza Masterreko ikasleak hartu ditu

PTGaraiak ADDIT3D fabrikazio gehigarriko eta 3Dko nazioarteko azoka bisitatu du
28 October, 2021
Mondragon Unibertsitateko Ekintzailetza Teknologikoari buruzko master berria Silver Economyrentzat
2 November, 2021

PTGaraiak Mondragon Unibertsitateko Berrikuntza eta Proiektuen Kudeaketako Zuzendaritza Masterreko ikasleak hartu ditu

Mondragon Unibertsitateko Berrikuntza eta Proiektuen Kudeaketako Masterreko ikasleek PTGaraia bisitatu dute, Mondragonen berrikuntza-ekosistema ulertzeko, eta bertako eragileak bertatik bertara ezagutzeko; besteak beste, MONDRAGON CORPORATION, GARAIA PARKE TEKNOLOGIKOA, SAIOLAN-BIC GIPUZKOA eta IKERLAN.

Ekitaldia Parkeko UDALAITZ auditoriumean izan da. Bertan izan dira Hernaniko ORONA-IDEO fakultateko ikasleek, espezialitate guztietako ingeniariak, enpresariak, arkitektoak. Patxi Sáez de Viterik MONDRAGON eta M4FUTURE berrikuntza-ereduari buruz egindako hitzaldia entzun dute, Idurre Albizuk Garaia Parke Teknologikoko ekintzailetza eta berrikuntza ekosistema azaldu die, Antonio Verguizasek SAIOLANek ekintzailetza teknologikoan egiten duen lanaren berri eman die, eta azkenik, Nerea Burutaranek IKERLAN aurkeztu die berrikuntza eta ezagutza sortzeko eta partekatzeko eragile moduan.