Ikerlanek 300 plaka fotovoltaiko jarri ditu Arrasateko egoitzan, energia hornitzeko ingurumena zaintzen duen bitartean

Los parques científicos y tecnológicos alertan de la necesidad de acelerar el ritmo de consecución de los ODS para garantizar un futuro sostenible
28 October, 2021
PTGaraiak ADDIT3D fabrikazio gehigarriko eta 3Dko nazioarteko azoka bisitatu du
28 October, 2021

Ikerlanek 300 plaka fotovoltaiko jarri ditu Arrasateko egoitzan, energia hornitzeko ingurumena zaintzen duen bitartean

  • Instalazio horrek urtean 183 000 kWh sortuko ditu eta urtean 59 tona CO2 isurtzea saihestuko.
  • Instalazioa IKERLANeko Energia eta Potentzia Elektronikako laborategietan jarri da, eta, horri esker, hainbat teknologiatako saiakuntza-banku gisa erabili ahal izango da.

IKERLANek 300 plaka fotovoltaiko jarri ditu Olandixoko egoitzan (Arrasaten), energia berriztagarriak bultzatzeko eta ingurumena zaintzeko. Plaka horiek 100 kW-eraino sortuko dituzte, eta zentro teknologikoa eguneroko jarduera egiteko behar duen energiaren % 20 hornituko dute, urtean 59 tona CO2 isurtzea saihestuz. Energia garbiko instalazio honek – ONDOAN Taldeko ORGAUS enpresarekin lankidetzan jarria – Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) industrian eraginkortasun energetikoari laguntzeko planaren barruan egindako inbertsio osoaren %  20ko diru-laguntza du.

Zentro teknologikoaren egoitza nagusiak 800 MWh inguru kontsumitzen ditu urtean. Denbora-tarte horretan, eguzki-panelek 183 MWh sortuko dituzte, eta IKERLANek horien % 90 aprobetxatuko du (165 MWh/urte), eta gainerakoa sarera isuriko du.

Instalazioa IKERLANen Energia eta Potentzia Elektronikako laborategietan jarrita dago, eta, horri esker, proba-banku gisa eta ikerketa-ildoekin lotutako hainbat prototipo eta teknologia erakusle gisa erabil daiteke, hala nola energia-kudeaketa, potentzia-elektronika, biltegiratzea eta digitalizazioa. Laborategi horiek ekipamendua eta azpiegiturak dituzte potentzia-elektronikako eta energia biltegiratzeko sistemak garatu eta balioztatzeko, bai eta instalazio fotovoltaikoari konektatutako ekipoen energia-ekoizpena eta funtzionamendu errealeko portaera monitorizatzeko tresnak ere.

Inbertsio horrekin, IKERLANek, bere etengabeko bilakaera-prozesuan, irmo jarraitzen du energia-jasangarritasunerako bidean, eta, aurretik, beste neurri batzuk hartu ditu, hala nola ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi gune instalatzea, «zero emisioko» auto korporatiboak erostea, garraio ekologikoak edo langileen artean partekatutakoak erabiltzea sustatzeko sentsibilizazio-kanpainak, etab. Gainera, zentro teknologikoaren egoitza, 1974an eraikitako eraikin berezia, 2019an berritu zen, 2 milioi euroko inbertsioarekin, kalitate eta eraginkortasun energetikoaren azken estandarrak kontuan hartuta, isolamendu termiko eta akustikoa duen hormigoi polimerozko fatxada-sistema bat integratuz, bere sailkapen energetikoa nabarmen hobetzeko aukera izanik.