Fagor Arrasatek gogor heltzen dio EUSKARALDIARI 25 Ariguneekin

GARAIA, NUTRIZIO TXOKOA
24 November, 2020
IKERLANen gidaritzapean garatzen ari da FRACTAL nazioarteko proiektu aitzindaria
1 December, 2020

Fagor Arrasatek gogor heltzen dio EUSKARALDIARI 25 Ariguneekin

Gogor heldu dio Fagor Arrasatek Euskaraldiaren 2. Edizioari, barne 25 Arigunerekin. Bertan 191 langilek parte hartzen dute planta guztietan (Arrasate, Donostia, Zamudio eta Markina).

Ariguneetan, ohiko dinamika duten taldeak modu kolektibo batean EUSKARALDIko ariketa sozialean parte hartzea erabaki dute, kide guztiek gutxieneko ulermen maila dute eta euren hizkuntza ohiturak aldatzeko aurrera pausoak ematea adostu dute. Nabarmentzekoa da Markinako planta, osorik, Arigune bat dela.

Pasadan abenduan, Fagor Arrasatek Euskararen Kudeaketarako urrezko Bikain Ziurtagiria lortu zuen “euskararen presentzia eta erabilerara indartzeko duen konpromisoagatik”.

Bikain ebaluazioan, ebaluatzaile taldeak, kooperatibak hizkuntza kudeatzeko duen “egitura indartsua” azpimarratu zuen, planta guztietan baititu Euskara Batzordeak eta finkatuta daukan Hizkuntzen Kudeaketa Politikako irizpideak, barne prozesuetan ere inplementatuta baitauzka.