GARAIA NUTRIZIO TXOKOA, gaur azaroaren 24a,
nutrizioaren eguna, Garaiako nutrizio, elikadura eta ongizate astea aurkeztu
nahi dizuegu. Ekimenak elkarrizketarako eta
kontsultarako gune bat irekitzen du, non nutrizioaren, zaintza pertsonalaren
eta bizi-ohitura osasungarrien garrantzia aktibatu eta sustatu nahi den.
Garrantzitsua da gure bizitzan elikatzeko
moduak duen eragina ulertzea eta bizitzako une edo etapa bakoitzean
beharrezkoak diren aldaketak egiten jakitea.
Nutrizio txokoa aitzakia ezin hobea da elikaduraz, nutrizioaz, ohitura osasungarriez, mugimendu eta ariketaren garrantziaz, asteko menuen plangintza eta antolaketaz, loaren kalitateaz, erosketa kontzienteaz eta, beraz, nutrizioak eta bizimoduak gure organismoan eta baita errendimendu profesionalean eta umorean dituen ondorioez hitz egiteko.
Azaroaren 30etik abenduaren 4ra bitartean, egunero 10:00etatik 11:00etara, giro informal eta hurbilean, kontsultak egiteko, gai interesgarriak proposatzeko, zalantzak planteatzeko, pistak jasotzeko eta abarretarako aukera izango dugu.
Abenduaren 16an eta 17an, 14:00etatik 15:00etara eta 9:00etatik 10:00etara, hurrenez hurren, Amaia Diaz de Monasteriogurenek urtarriletik aurrera nutrizio txokora bertaratutakoek proposatutako gaiak sakonki garatuko dituzten JAN ETA IZAN tailerrak aurkeztuko dizkigu, eta beste asko, praktikoak eta egungoak.
Astean zehar, Garaia Nutrizio Txokoan landuko diren gaiak:
- Erosketa
osasungarria
- Elikadura-etiketak
hobeto hautatzeko eta bertan jartzen duena argi eta garbi jakitearen
garrantzia.
- Hozkailua eta
despentsaren antolaketa eta planifikazioa.
- Frutak eta
barazkiak plater osasuntsuaren protagonistak. Zergaitik? zertarako?
- Elikadura, hesteak
eta burmuina taldeko lanaren garrantzia.
- 5 osagaiez
osatutako plater edo tupper osasuntsua: Erraza, osasuntsua, lasterra.