Olatz Imaz, PTGARAIAko lehendakari berria

Irailaren 23an hasiko da Patente Aditua Enpresan kurtsoaren X. edizioa
30 June, 2022
Nefab enpresa GARAIA komunitatera batu da
30 June, 2022

Olatz Imaz, PTGARAIAko lehendakari berria

Garai berri bati ekin dio GARAIA Parke Teknologikoak. Olatz Imaz Parkearen historiako zortzigarren lehendakaria izango da uztailaren 1etik aurrera, eta kargu hori betetzen duen lehen emakumea izango da, Mikel Alvarezen lekua hartuz, zeinak hilaren 30ean amaiera eman dion 4 urteko etapari. Erretiroa dela eta, parketik irteteak Parkeko erreleboa eskatzen du, eta GARAIA taldetik eskerrak eman nahi dizkiogu proiektuaren hazkundean egindako lanagatik eta egindako ekarpenagatik.

Olatz Imazek ekin dio PTGARAIAko buru izateari. Orkli Taldetik dator, eta enpresa pribatuetan esperientzia du, baita erakunde publikoetan ere, non hainbat eginkizun bete dituen.

Olatzek MONDRAGONeko Finantza Kudeaketako zuzendaritza eta Parke Teknologikoaren lehendakaritza bateratuko ditu.

Hemendik ongi etorria Olatz Imazi eta GARAIA INNOVAren hurrengo alean PTGARAIAko lehendakari berriari egindako elkarrizketa sakona irakurri aukera izango duzue.