Nefab enpresa GARAIA komunitatera batu da

Olatz Imaz, PTGARAIAko lehendakari berria
30 June, 2022
Garaia Innova. XXXII
30 June, 2022

Nefab enpresa GARAIA komunitatera batu da

GARAIA Parke Teknologikoko komunitatea handitzen doa eta oraingoan, Nefab S.A.U enpresa, Coworking UDALA espaziora batu da, bertako Account Managerra den Josu Diaz-ekin.

Nefab S.A.U enbalaje-enpresa bat da eta kate logistiko osoa hartzen du barne, aholkularitza kualifikatutik eta enbalajearen diseinutik hasi eta enbalajea neurrira entregaraino.

Zer da Nefab?

Nefab Ipar eta Hego Amerikan, Europan eta Asian dago, eta gure estaldura geografikoa are gehiago hedatzea planifikatzen dugu.

Gure helburuetako bat gure elkartze-kontzeptua indartzea da, lehentasunezko sektoreetan funtsezkoak diren bezeroekiko lankidetza-programen bidez. Merkatu sektore hauetan kontzentratzen gara: Telecom, Energia, Industria, Elektromedikuntza, Aeroespaziala eta Ibilgailuak.

Merkatuak bultzatuta, bezeroari zuzendutako enbalaje-enpresa gisa, etengabe ahalegintzen gara mundu osoan aukera eta bazkide berriak aurkitzen.

Ingurumen- eta ekonomia-baliabideak aurrezten ditugu, hornidura-kateak optimizatuz. Elkarrekin berritzea da helburua, irtenbide adimendunak sortzeko, betiere pertsonak eta estandar etikoak errespetatuz. Hori lagungarria da gure bezeroentzat, gizartearentzat eta ingurumenarentzat etorkizun hobea izan dadin.

Zein erronka dituzue aurretik?

Gaur egun hedapen garai batean gaude. Zamudion eta Castellonen bi nabe berri ireki ditugu, inguruko konpainiei zerbitzu hobea emateko.

Esperientzia errealik kontatuko ahal diguzu?

Gure bezero onenetako batena esaterako, Mungian egoitza duena. Enbalaje eta enbalatze-zerbitzu guztiak egiten zituen bere instalazioetan. Gure zerbitzugune berriari esker, prozesu hori kanpora ateratzea lortu dute. Era berean, balioa ematea lortu dugu, bilgarriak berriz diseinatuz eta eraginkortasuna handituz, bai fabrikazioan, bai enbalatze-denboretan.

Zein da zuen helburua Garaia Parke Teknologikoan?

Helburu nagusia Euskal Herriko puntako enpresetatik hurbil egotea da. Garaia enpresa horietako askok osatzen dutela jakinda, hazten jarraitzeko eta ezagutzera emateko aukera bat dela uste dugu.