GH Cranesek eta Ikerlanek lankidetza hitzarmena sinatu dute.
Arrasaten, 2020ko martxoaren 5ean.- IKERLAN euskal zentro teknologikoak eta zubi garabi sektorean, munduko bost enpresa liderretako den GH Cranes enpresa gipuzkoarrak, lankidetza hitzarmena sinatu dute I+G arloan, azken urteotako harremana sendotzeko helburuarekin eta elkarren artean landu dituzten ikerketa esparruetan sakontzeko.
Hitzarmen berri honek hiru urteko iraupena izango du eta azken lau urteotan elkarren artean egindako ikerketa sendotzera dator. Urte horietan aurrerapen handiak lortu dira honako esparru hauetan: IKTak eta 4.0 teknologiak, garabien elektrifikazioa –Estatuan eta Europan erreferente bilakatu den “zero igorpen” produktu eredu berri bat garatuz–, aktibo adimendunen serbitizazioa eta kudeaketa, eta diseinu eta fidagarritasun estrukturala.
Akordio berria
IKERLANen egoitza nagusian izenpetu da, Arrasaten, eta bertan izan dira, GH
Cranes enpresatik, bertako zuzendari nagusia Josean Guerra, I+G arloko
zuzendaria Pablo Pedros, Marketin arloko zuzendaria Garbiñe Guerra eta Giza Baliabideetako zuzendaria Ainara Iguiniz.
IKERLANetik, berriz, bertako zuzendari nagusia Marcelino Caballero,
Elektronika, Informazioa eta Komunikazio Teknologiak Unitateko zuzendaria Unai
Viscarret, Fabrikazio Aurreratua eta Energia eta Potentziako Elektronika
unitateetako zuzendaria Xabier Sagartzazu, eta Pertsonen eta Marketin zuzendaria
Ion Etxeberria.
GH Craneseko I+G
arloko zuzendari Pablo Pedrosek adierazi duenez, akordioa “oso positiboa da
gure enpresarako. Azken urteotan IKERLANekin batera aritu gara
elkarlanean hainbat ikerketa esparrutan eta orain egindako lanaren emaitzak
biltzen ari gara eta aurrerapen horiek gure negozioan txertatzen”.
IKTak eta 4.0 teknologiak
IKTen eta 4.0
teknologien esparruan, azken urteotan IKERLAN elkar lanean aritu da GH
Cranesekin garabien digitalizazioan, datuen analisia egin eta horiek
biltegiratzeko, IKERLAN KONNEKT soluzio digitaletan oinarritutako plataforma
digital bat garatuz. Horrek mundu osoan bere bezeroen lantegietan instalatutako
garabien egoerari buruzko informazioa ematen du urrunetik.
Horren parean,
konektibitate zelularreko nodo bat (3G eta 4 G) garatu da, garabien informazioa
bildu eta era seguruan hodeira bidaltzeko, datu bolumen handiak prozesatzea
ahalbideratzen duen plataforma pertsonalizatu baten bitartez. Era berean, loT
eta Big Data teknologietan
oinarritutako Cloud Plataforma bat
ere garatu da. Horrek bezeroaren lantegian hedatutako ekipamendu guztien datuak
biltzen ditu eta GH Cranesi ahalbideratzen dio garabien urruneko kalibrazioa
eta monitorizazioa denbora errealean. Era horretan, GH Cranesek garabien
emaitza analitikoak eskura ditzake, garabien errendimendua eta mantentze lan
prediktiboa optimizatzeko, horrela garabien funtzionamendua hobetuz eta euren
ustiapen kostua murriztuz.
Hitzarmenaren
barruan daude beste esparru hauek ere: aktibo adimendunen serbitizazioa eta
kudeaketa, Service negozioaren etorkizuneko profilari eragingo diona, eta baita
diseinu eta fidagarritasun estrukturalari ere. Hori guztia, kalkulurako tresna efiziente baten
garapenarekin, zeinak honako hauek analizatzen dituen: garabien erresistentzia
estrukturala, iraulketarekiko egonkortasuna, nekearekiko erresistentzia eta
gilbordurarekiko segurtasuna.
Hitzarmen honen barrukoa da, era berean, garabien elektrifikazio osoa. Horretarako, produktu eredu berri bat garatu da, “zero igorpen” kontzeptuan oinarrituta, zeinak garabiaren efizientziaren gaienean eragiten duen, biltegiratze elektrikoan oinarrituta, energia kutsagarriagoak ordezkatuz. Proiektu hau erreferente bihurtu da Estatuan eta Europan.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Teknikoak, erabiltzaileari bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea. Horiez gain, hemen sartzen dira editoreak, hala badagokio, editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta sartu dituen publizitate tarteak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak ere.
Funtzionalak, aldiz, webgune batek dagoeneko sartutako informazioa gordetzeko aukera ematen dutenak (hala nola erabiltzaile izena, hizkuntza edo egungo kokapena), eta erabiltzaileari ezaugarri hobetuak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkiotenak.
Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.
Analisi eta publizitatezko cookieak
Analisi cookieak erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dutenak dira.
Publizitatezko cookieak, aldiz, publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, nabigazio ohiturak etengabe behatuta. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke publizitatea erakusteko.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!