Garaia E.J eta SPRI Taldearen laguntzen aurkezpena hartuko du.

GH Cranesek eta Ikerlanek lankidetza hitzarmena sinatu dute.
10 March, 2020
APTEk online formakuntzarako bere plataforma ireki du.
19 March, 2020

Garaia E.J eta SPRI Taldearen laguntzen aurkezpena hartuko du.

Datorren astelehenean, martxoak 16, Garaia Parke Teknologikoko Udalaitz auditorioan Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak 2020an euskal enpresei eskainiko dizkieten Laguntza eta Zerbitzuen aurkezpena.

SPRI Taldeak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako erakundeak) 254 milioi euro banatuko ditu aurten euskal ETE, Startup, industria eta teknologia-zentroentzat. Helburua da 2020an aurrera eraman ditzatela teknologiako, zibersegurtasun industrialeko, ekintzailetzako, enpresen sustapen eta nazioartekotzeko, berrikuntzako eta 4.0 Industriako proiektuak, horretarako beraizik sortutako hainbat laguntza- eta finantzaketa-programaren bitartez.

Jardunaldi hau ideia bat martxan duten eta bazkideak edota finantziazio bila dabiltzan Start Up, ekintzaile zein enpresa txiki eta ertaineri zuzenduta dago; baita nazioarteko hedapena azkartu nahi duten edo proiektuetan konponbide teknologikoak txertatzeko laguntza behar duten enpresentzako ere.  

Jardunaldian parte hartu nahi duten pertsona oro ondorengo estekan egin dezakete izen ematea: