IZANZTIM – PTGaraia & MGEP
22 January, 2021Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Ekintzailetza Teknologikoko negozio ideien lehiaketa ospatu du Garaian
1 February, 2021Garaia Parke Teknologikoak, beste urte betez, 2021eko GARAIA BAT GARA, Garaia Parke Teknologikoko Batzar Orokorra ospatu du ekitaldi presentzial eta telematikoan, segurtasun-neurriak betetzen direla bermatzeko eta interesdun guztiei laguntza errazteko.
Mikel Alvarezek, Parkeko Lehendakariak, batzarrari hasiera emateko hitza hartu du, gerturatutakoei COVID19arekin lotutako azken berriak, zalantzak eta ez jakintasunak elkar banatzeko. Gomendioak, osasun-arloko ikuspegitik partekatu ditu, eta bertaratutakoek egindako galderei erantzun die.
Jarraian, PT Garaiak 2020ari dagokion balantzea dela eta, esan beharra dago, sektore askorentzat eta baita Garaia Parke Teknologikoarentzat urte zaila izan den arren, Garaiak emergentzia eta konfinamendu egoerari aurre egitea lortu dio, proiektu, ekitaldi eta zerbitzu berriak sortuz eta lan eremu segurua eraikiz.
2020ko urtean, 7 enpresa jarduera berri sartu dira PTGaraian (DosSetenta, Erabat, Generali, Mikros, SILO, BerEKIN eta B-Lokal) eta horiei beste bi enpresa berri batu zaizkie 2021ean (A+G, Prakagorri).
239 ekitaldi egin dira, presentzialak, telematikoak eta hibridoak, eta 7800 pertsonak parte hartu dute, Idurre Albizuk, Garaiako Negozio Garapeneko arduradunak, aipatu duenez. Hori guztia, PTGaraiak ekitaldietarako espazio guztiak formatu hibridora egokitu eta 2021ean sortuko diren beharrizanetarako areto eta lan-espazio berriak prest izan dituelako posible izan da.
PTGaraiak ekintzailetza eta berrikuntza sustatzen jarraitzen du, sareen eta enpresen arteko lankidetzaren bidez, Debagoienarentzat garapen ekonomiko eta sozial iraunkorra eta kalitatezkoa lortzeko helburuarekin.