Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Ekintzailetza Teknologikoko negozio ideien lehiaketa ospatu du Garaian

GARAIA BAT GARA 2021, PTGaraiako Batzar Orokorra
25 January, 2021
Garaiak eta MGEPak, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu dute
12 February, 2021

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Ekintzailetza Teknologikoko negozio ideien lehiaketa ospatu du Garaian

Garaia Parke Teknologikoak Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza graduko 4.mailako ikasleak jaso ditu, hauek azken kurtso honetan garatzen ibili diren negozio ideiak aurkezteko. Guztira 12 negozio ideaia aurkeztu dira, sektore desberdinetara bideratutakoak: turismoa, ekonomia zirkularra, ileapaindegiak, garagardoa, minbizia etab.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ekintzailetza taldeak sustatu duen proba pilotu honetan, hainbat erakunderen parte hartzea egon da, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundia, MTA, Saiolan, MONDRAGON Corporation, KIMUBERRI eta Garaia Parke Teknologikoa,

Proiektu honen helburua ikasleen artean ekintzailetza ekosistema bat sustatzea izan da hauek ekintzailetza konpetentziak eskura ditzaten eta euren negozio ideia posibleei bultzada bat emateko.

Lehen edizioko irabazlea, Dualia to China, Maider Ganboa, Eguskiñe del Valle eta Endika Zearra diseinuko ikasle ekintzaileek Garaia Parke Teknologikoko DUALIA enpresarekin batera garatu duten proiektua izan da. Dualia Butler izeneko zerbitzua da, eta Espainiara edo Europako beste edozein herrialdetara bidaiatzen duten txinatar turistei, ingurunea interpretatzeko eta komunikatzeko zailtasunei irtenbidea emateko sortua dago, gehienek soilik txinera hitz egiten baitute, hau da, beren ama hizkuntza. Mugikor aplikazio bat, bidaia osoan zehar eguneko 24 orduetan erabilgarri dagoen telefono-interpretearekin. ZORIONAK!