
Encuentros para la mejora de la dirección
7 May, 2024
Adimen Artifizial Sortzailea Publizitate Kanpainetan (Google Ads eta sare sozialak)
8 May, 2024
Debagoiena 2030ak, Debagoieneko udalekin eta Mankomunitatearekin elkarlanean, datozen asteotarako hainbat hitzordu eta ekintza antolatu dituzte, “Iraunkortasunari hamaika begirada” izena duen programa osatuz (jardunaldi eta saioak, erakusketak, …).
Urtero edizio berri bat egiteko asmoarekin, aurtengoak “Klima larrialdia eta energia Debagoienean” izango du goiburu nagusi, betiere arlo eta ikuspegi ezberdinak elkar josteko helburuarekin.
Jardunaldi nagusia maiatzaren 24an izango da, eta bertan ere, iraunkortasunari hamaika begirada eskainiko diote. Horretarako arlo ezberdinetako aditu eta arituak izango dira, beraien ikuspegia partekatuz, galdera nagusi honi erantzunez Nola eragingo du Klima Larrialdiak Debagoienean?
Nola eragingo du Klima Larrialdiak Debagoienean?
HIZLARIAK:
- Onintze Salazar (Euskalmet/Tecnalia),
- Iñaki Etxebeste (Errez/Tantai),Adriana Aguirre (Tecnalia),
- Iñaki Antiguedad (EHU), Elisa Sainz de Murieta (EHU/BC3),
- Markel Peñalba (MU/Ikerbasque), eta Unai Pascual (Ikerbasque/BC3)
NOIZ: Maiatzak 24, 9:00-16:30
NON: Kulturateko klaustroa, Arrasate
NORI ZUZENDUA: eskualdeko eragile eta herritarrei * Bertan bazkaltzeko aukera egongo da
Izen-ematea maiatzaren 17 arte
Horrez gain, eskualdeko administrazio publikoak egun bizi dugun erronka konplexuen garaian bete beharreko rolaren gainean hausnartzeko espazioa
sortu nahi dugu, foku berezia jarrita energia trantsizioaren alorrean. Horretarako, hurrengo saio hau ere antolatu dugu:
TOKIKO ADMINISTRAZIOA ENERGIA TRANTSIZIOAREN AURREAN
HIZLARIAK:
- Miren Larrea (Orkestra),
- Beñat Irasuegi (Talaioskoop/Olatukoop),
- Gil Savans (Osona)
- Eneko Antzuola (LKS Next LEGAL)
NOIZ: Ekainak 12, 9:30-13:00
NON: Oñatiko Udaletxeko Pleno Aretoan
NORI ZUZENDUTA: Bereziki eskualdeko zein inguruko administrazio publikoetako (Mankomunitatea eta Udalak) kideak, politikariak zein teknikariak.
