MOBILDESK: Sareko Parkeetan zure etxean bezala

PTGaraiak bere eskaintza aurkeztu du IASPeko LATAM Dibisioan
24 May, 2022
Ekintzaileek APTENISA START programaren barruan aurkeztu dituzte beren proiektuak
27 May, 2022

MOBILDESK: Sareko Parkeetan zure etxean bezala

MOBILDESK doako zerbitzua da, eta haren helburua da profesionalen mugikortasuna erraztea. Izan ere, profesional horiek, lan arrazoiak direla-eta, konektagarritasuna duen lanerako espazio fisikoa behar dute Euskadiko beste toki batzuetan.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean eta Garaia Parke Teknologikoan kokatzen eta partekatzen diren espazioak dira. Parkeetan bertan, erakunde interesatuaren kokapen ezberdin batean, ezarrita dauden enpresek eska ditzakete, lanerako espazio gisa erabiltzeko, bere erakundeko profesional batek lekualdaketa batean hala behar badu.

COVID-19k eragindako egoerari erantzunez, espazio hauek zuen eskura jartzen dira berriro, unean-unean indarrean dauden agintarien osasun-araudi, protokolo eta gomendioekin bat datozen segurtasun-neurriak hartuta.

Eskaerak: