PTGaraia eta MGEPren IzanZTIM ekimenak “STEAM Euskadi” zigilua jaso du
23 May, 2022MOBILDESK: Sareko Parkeetan zure etxean bezala
26 May, 2022Garaia Parke Teknologikoa IASP, International Association of Science Parks and Areas of Innovation, parke zientifikoen eta berrikuntza-arloen munduko sarearen parte da. Sare horren helburua parke teknologikoen eta ekosistemak osatzen dituzten enpresen hazkundea, nazioartekotzea eta eraginkortasuna bultzatzea da. IASPek 400 teknologia-parketako 115.000 enpresa baino gehiago jartzen ditu harremanetan mundu osoan, 74 herrialdetan.
Bere misioa betez, joan den maiatzaren 19an Latinoamerikako Parkeen Dibisioaren topaketa bat egin zen. Bertan, PTGaraiak beren ekosistemaren ezaugarriak aurkeztu eta azaltzeko aukera izan zuen, nazioarteko parke teknologikoetako arduradunen eta IASPeko kideen aurrean, hala nola:
- Luis Bullrich eta Romina Contini, Buenos Aires Hiria Berrikuntza Parkea, Argentina
- Gabriela Boldrini, Biopark Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Brasil
- John Saegaert, Pandoko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Uruguai
- Ricardo Fantinelli, Ágora Tech Park, Brasil
- Luis Casas, Extremadurako Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Espainia
Jardunaldian ezagutzak, ideiak eta aukerak partekatu ziren.