GOIAZ! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka apirilak 6 eta 7an egingo da Garaia Parke Teknologikoan. Bertan Debagoieneko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeek parte hartuko dute; baita udalek eta beste erakunde batzuek ere, hala nola, Bastida Akademia, HHI-EPA, Laneki, Mankomunitatea.
Azokaren helburua eskualdeko prestakuntza eskaintza eta, bereziki, Lanbide Heziketa ezagutaraztea da. Parte hartzen duen erakunde bakoitzak informazio-gune propioa izango du ekitaldira joaten direnei arreta emateko.
Ordutegia
- APIRILAK 6, ASTEAZKENA: 9:00 – 20:00
- APIRILAK 7, OSTEGUNA: 9:00 – 14:00
Nori zuzendua
DBH eta Batxilergoko eskualdeko ikasleei zuzentzeaz gain, zerbait ikasi nahian dabiltzanentzat, langabe edota gurasoentzat ere bada Azoka. Erabakitzen lagunduko dion informazio guztia aurkituko dute bertan.
Antolatzailea
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak antolatzen du, GOIAZ! Foroaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin.
Informazio gehiago hurrengo estekan.
Egitaraua
APIRILAK 6, ASTEAZKENA
16:30 – LH eta ENPRESA: “LANBIDE HEZIKETA ENPRESEI AZALDUTA”
Ezagutu LHren gakoak eta potentziala (praktikak, LH duala, proiektuak,…)
Kepa Altube Eraña – Ikaslan Gipuzkoa-ko koordinatzailea
Jarraian, Lanbide Heziketako ikastetxeen informazio-mahaiak bisitatu ahal izango dira eskaintza ezagutzeko.
18:00 – SOLASALDIA: “Nik ere Lanbide Heziketa aukeratu dut”
Gurasoei eta Lanbide Heziketan interesa dutenei zuzenduta.
Ikasleen esperientziak ezagutu eta zalantzak argitzeko.
Ikastetxeen informazio-mahaiak bisitatu ahal izango dira. Eta solasaldiaren ostean luntxa egongo da.