Garaia Parke Teknologikoak Pertsonen Berrikuntzaren hilabetearen 4.edizioa aurkezten du

¿Tienes una idea de negocio de base tecnológica? APTENISA-Start te ayudará en el desarrollo de la idea
30 March, 2022
GOIAZ! 2022 Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka
31 March, 2022

Garaia Parke Teknologikoak Pertsonen Berrikuntzaren hilabetearen 4.edizioa aurkezten du

2019az geroztik, Garaia Parke Teknologikoa urtero bezala, Pertsonen Berrikuntzarako eszenatoki bihurtzen da berriz ere. Bertan, hainbat diziplinatako profesionalek; tresnak, hausnarketa eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte enpresok bizi ditugun egoera desberdinetarako. Aurten, gai hauek jorratuko dira: kultura bortitza eta oldarkorra, ziurgabetasun-uneetan hartutako erabakiak, loa lan-istripuak prebenitzeko tresna gisa, absentismoaren kudeaketa eta lan-inguruneko portaera toxikoak.

Bi urteko pandemiaren ondoren, gizartea aldaketetara egokitu behar izan da eta modu arinean egin behar izan du, portaera eta ohitura berriak sortuz ingurune pertsonalean eta lan-ingurunean.

Garaia Parke Teknologikoak erakundeak osatzen dituzten pertsonei balioa eman nahi die, egunero planteatzen diren erronken aurrean irtenbideak garatzeko talentua aplikatzen baitute. Baita erakundeen beste aldean dauden pertsonei ere, azken urteotan bizitzen ari garen produktu eta zerbitzuen garapen teknologiko guztiaren erabiltzaile gisa.

Eremu profesionalean, pertsonalean eta ingurunean gertatzen diren aldaketak konpondu beharreko premia eta gabezia berriei lotuta daude ezinbestean. Hori dela eta, ezinbestekotzat jotzen dugu pertsonen kudeaketako hainbat profesionalek egin diezazkiguketen proposamenetan arreta jartzea.

Maiatzeko astearte guztietan, goizeko 9:00etatik 11:00etara, aurrez aurreko formatuan edo formatu telematikoan, gure ezagutzak zabaldu ahal izango ditugu tailer praktikoen bidez eta pertsonen egungo erronken kudeaketari lotuta.

Egitaraua: 

Eskaintza gizarte osoari zuzenduta dago, oro har, taldean lan egiten duten pertsonei, giza baliabideen arduradunei, zuzendaritzei, erdi-mailako kargudunei eta publikoari edo hezkuntza-sektoreari begira lan egiten dutenei.

PTGaraia ekintzailetza, dibulgazio eta interkonexiorako gunea da. Dibulgazio- eta interkonexio-funtzioan, PTGaraia jakintza eta kezkak partekatzen diren lekua bilakatzen da. Premiak eta konponbideak, pertsonak, erakundeak eta profesionalak lotzeko aukera.

Edozein kontsulta egiteko: www.ptgaraia.eus// 943038846// garaia@ptgaraia.eus