GOIAZ! 2022 Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka

Garaia Parke Teknologikoak Pertsonen Berrikuntzaren hilabetearen 4.edizioa aurkezten du
31 March, 2022
Garaia Innova. XXXI
5 April, 2022

GOIAZ! 2022 Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka

  • Lekua PTGaraia
  • Antolatzailea Debagoieneko Mankomunitatea
  • Data 2022/04/06 eta 2022/04/07
  • Ordua 2022/04/06 09:00 - 20:00 2022/04/07 09:00 - 14:00

GOIAZ! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka apirilak 6 eta 7an egingo da Garaia Parke Teknologikoan. Bertan Debagoieneko Lanbide Heziketako  7 ikastetxeek parte hartuko dute; baita udalek eta beste erakunde batzuek ere, hala nola, Bastida Akademia, HHI-EPA, Laneki, Mankomunitatea.

Azokaren helburua eskualdeko prestakuntza eskaintza eta, bereziki, Lanbide Heziketa ezagutaraztea da. Parte hartzen duen erakunde bakoitzak informazio-gune propioa izango du ekitaldira joaten direnei arreta emateko.

Ordutegia

  • APIRILAK 6, ASTEAZKENA: 9:00 – 20:00
  • APIRILAK 7, OSTEGUNA: 9:00 – 14:00

Nori zuzendua

DBH eta Batxilergoko eskualdeko ikasleei zuzentzeaz gain, zerbait ikasi nahian dabiltzanentzat, langabe edota gurasoentzat ere bada Azoka. Erabakitzen lagunduko dion informazio guztia aurkituko dute bertan.

Antolatzailea

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak antolatzen du, GOIAZ! Foroaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin.

Informazio gehiago hurrengo estekan.

Egitaraua

APIRILAK 6, ASTEAZKENA

16:30 – LH eta ENPRESA: “LANBIDE HEZIKETA ENPRESEI AZALDUTA”

Ezagutu LHren gakoak eta potentziala (praktikak, LH duala, proiektuak,…)

Kepa Altube Eraña – Ikaslan Gipuzkoa-ko koordinatzailea

Jarraian, Lanbide Heziketako ikastetxeen informazio-mahaiak bisitatu ahal izango dira eskaintza ezagutzeko.


18:00 – SOLASALDIA: “Nik ere Lanbide Heziketa aukeratu dut”

Gurasoei eta Lanbide Heziketan interesa dutenei zuzenduta.

Ikasleen esperientziak ezagutu eta zalantzak argitzeko.

Ikastetxeen informazio-mahaiak bisitatu ahal izango dira. Eta solasaldiaren ostean luntxa egongo da.