IKERLANek industriako zibersegurtasunean duen aitzindari posizioa indartu du TÜV Rheinlanden ziurtagiriarekin
Aitortza honekin indartzen da produktu elektroniko ziberserguruak garatzeko zentroak duen ahalmena, eta finkatzen du IKERLANek zibersegurtasun industrialaren aitzindari eta erreferente gisa duen posizioa.
2012an, jada, Espainian segurtasun funtzionalaren ziurtagiria zuen lehen zentroa eta nazioartean lehenetariko bat izatera iritsi zen IKERLAN, orduan ere TÜV Rheinlandek ziurtatuta.
IKERLAN zentro teknologikoak TÜV Rheinlanden ziurtagiria
eskuratu du zibersegurtasuna kudeatzeko duen sistemarako. Horrek egiaztatzen du
IKERLANek produktu ziberseguruak garatu ditzakeela IEC 62443-4-1 araudiak
ezarritako baldintza zorrotzak betez. Ziurtagiri berriak bermatzen du
metodologia honen arabera egindako sistema elektronikoak garatzen dituzten pertsonen
prozedurak, antolaketa egitura, kalitate sistema eta prestakuntza segurtasuneko
estandarrik zorrotzenekin bat datozela.
Industriako zibersegurtasunean espezializatzea da
IKERLANen apustu estrategikoetako bat, eta espezializazio horretan 6 milioi euro
baino gehiago inbertitu ditu azken 4 urteetan, trebakuntza maila handiko
ikertzaileak eta punta-puntako instalazioak edukitzeko eremu honetan.
Industriak duen
erronkarik handienetako bati erantzuten dio zentroaren espezializazioak, izan
ere, gero eta handiagoa da konetibitatearen eskaera eta, orokorrean, produktuen
eta prozesuen digitalizazioaren eskaera ere, eta horrek ekarri du mehatxuek eta
zaurgarritasunek ere gora egitea.
Tren sektorearen bilakaera da digitalizazioa izaten ari den gorakadaren eta
produktuak eta konexioak (trenbide pasaguneak, seinaleak, treneko sarbideak,
potentzia eta abiadura kontrola, etab.) bermatzeak duen garrantziaren adibide
bat. Sistema horiek guztiak gailu
elektronikoen bidez kontrolatzen dira eta gailu horien zibersegurtasuna
bermatzea oinarri-oinarrizkoa da.
Energiaren sektorea da beste kasu garrantzitsu bat.
Sektore horretan, elektrizitatea banatzen duen konpainia batek horniduraren
fidagarritasuna bermatu behar du, gure etxeetako argi kontsumoa urrutitik ezagutzeaz
gain. Kontrol elementuetan edo kontagailu adimendunetan bidegabe sartzeak
ondorio negatiboak izan litzake negozioan eta azken erabiltzailean. Horrenbestez,
zibersegurtasuna faktore gakoa da produktu elektronikoak, konexioak eta
informazio fluxua seguruak direla bermatzeko.
Industriako
segurtasuneko eskaintza osoa
TÜV Rheilanden ziurtagiri berria 2012an IKERLANek lortu
zuen segurtasun funtzionaleko ziurtagiriari (Safety) gehitu behar zaio,
orduan ziurtagiri hori Europan zuen lehen erakundeetako bat eta Espainiako
lehena izatera iritsi zen-eta. IKERLANek dauka, beraz, munduan esperientziarik
handiena duen ziurtapen erakundeetako baten bermea pertsonen segurtasunari
lotutako teknologiaren arloan eta orain sistemen zibersegurtasunari lotutakoan
ere bai. Aitortza bikoitz horrek finkatu egiten du zentroak arlo honetan duen
erreferente posizioa.
IKERLANeko zibersegurtasun arloko arduradun Salvador
Trujilloren hitzetan, “ziurtagiri hau lortzea da urte askoan ondo egindako lanaren
emaitza, eta Industriako Zibersegurtasunaren Champions League-an
kokatzen gaitu. Gure ustez, aitortza honek IKERLANek eremu honetan duen
posizionamendu garrantzitsua balioztatzen du eta segurtasun funtzionalean / safetyn
dugun eskaintza diferentziala osatzen
du, arlo horretan zentro ezaguna baikara eta industriek oso ondo baloratzen
baikaituzte. Horrekin guztiarekin, espero dugu enpresetarako partner gakoa izaten jarraitzea,
digitalizazioaren eta beren produktuen babes eta segurtasunaren alde egiten ari
direnerako.”.
Segurtasun funtzionalean eta zibersegurtasunean dituen
ahalmenak uztartuta, IKERLANek segurtasun osoaren kontzeptuarekin egin dezake
lan industriako bezeroekin, pertsonen segurtasuna eta sistemen zibersegurtasuna
aintzat hartuta. “Segurtasun funtzionalarekin gizakien akatsek edo diseinuko
akatsek ekarritako edo estres operazionalak edo ingurumenekoak eragindako
hutsegite posibleei erantzuteko diseinatutako produktuak garatu ditzakegu, eta
horrela kalte pertsonala saihestu. Zibersegurtasunarekin geure sistemak babestu
ditzakegu hirugarrenek nahita egindako ekintzetatik, sistemek gaizki
funtzionatzea edo informazio delikatuan sartzea ekiditeko”, azaldu du Salvador
Trujillok.
Urte batzuk dira IKERLAN euskal industrien sareko enpresarik
garrantzitsuenekin elkarlanean ari dela aplikazio sentikorreetarako segurtasun
handiko produktu eta sistema elektronikoak garatzen. Enpresa horietako batzuk
dira CAF, ORONA eta FAGOR Taldea, besteak beste.
Baliabideak eta
aliantzak
Gaur egun IKERLANek 42 ikertzaile ditu industriako
zibersegurtasuneko bi espezializazio taldetan antolatuta, sistema elektroniko
txertatuen eta IoT (Internet of Things) plataforma digitalerako duten
konexioen garapenaren ikuspuntutik. Hainbat enpresarekiko transferentzia
proiektuez gain, IKERLAN hainbat ikerketa proiektutan parte hartzen ari da
Eusko Jaurlaritzaren ELKARTEK programan eta estatu mailako CERVERA programan.
Nazioartean, zentroa hamabi ikerketa proiektu europar
baino gehiagotan parte hartzen ari da, H2020 programan. Proiektu horietan
hainbat teknologia lantzen ditu, hala nola, gako publikoko azpiegituren
bitartez (PKI) gailuetako identitatea kudeatzeko teknologiak, blockchain bitartez
trazabilitatea kudeatzekoak, end-to-end zibersegurtasuna, produktua ziurtatzeko
araudiak, etab.
IKERLANek zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategi bat
dauka punta-puntako ekipamenduarekin, zeinarekin test teknika bat baino gehiago
konbinatu daitezkeen produktu baten zibersegurtasun baldintzak oso-osorik baliozkotzeko.
Laborategia funtsezko aktiboa da IKERLANek produktu ziurtagarriak garatzeko
duen ahalmena osatzeko; horrela erakundean bertan eduki ditzakegu-eta
horretarako behar diren baliabide tekniko guztiak. BCSCk koordinatzen duen
Basque Digital Innovation Hub (BDIH) erakundearen zibersegurtasuneko nodoaren
zatia da laborategi hori, eta inguruko enpresen eskura dago, IKERLANekin modu
aktiboan elkarlanean aritu zein ez.
Aliantza estrategikoei dagokienez, tokiko eremuan,
zentroa Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko kidea da bere sorreratik, eta sortu
berri den CYBASQUE klusterrarekin eta INCIBErekin ere ari da elkarlanean, bai
beste sektore batzuetako klusterrik garrantzitsuenekin batera ere, esaterako
GAIArekin eta AFMrekin.
Nazioartean, IKERLAN erreferentziako zentroekin ari da
elkarlanean, esaterako Radboudeko Unibertsitatearekin edo RISCURE enpresa
holandarrarekin.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Teknikoak, erabiltzaileari bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea. Horiez gain, hemen sartzen dira editoreak, hala badagokio, editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta sartu dituen publizitate tarteak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak ere.
Funtzionalak, aldiz, webgune batek dagoeneko sartutako informazioa gordetzeko aukera ematen dutenak (hala nola erabiltzaile izena, hizkuntza edo egungo kokapena), eta erabiltzaileari ezaugarri hobetuak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkiotenak.
Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.
Analisi eta publizitatezko cookieak
Analisi cookieak erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dutenak dira.
Publizitatezko cookieak, aldiz, publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, nabigazio ohiturak etengabe behatuta. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke publizitatea erakusteko.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!