MIKROS enpresa PT Garaiako komunitatera batu da

IKERLANek industriako zibersegurtasunean duen aitzindari posizioa indartu du TÜV Rheinlanden ziurtagiriarekin
16 July, 2020
Fagor Electronicak eta SARETEKNIKAk beren Batzar Orokorrak ospatu zituzten PT Garaian
17 July, 2020
IKERLANek industriako zibersegurtasunean duen aitzindari posizioa indartu du TÜV Rheinlanden ziurtagiriarekin
16 July, 2020
Fagor Electronicak eta SARETEKNIKAk beren Batzar Orokorrak ospatu zituzten PT Garaian
17 July, 2020

MIKROS enpresa PT Garaiako komunitatera batu da

Web orrialdea: http://mikros.es/

Mikros zerbitzu teknologikoetan espezializatutako enpresa da, eta bezeroei eraldaketa digitalerantz laguntzea du helburu. Uztailaren hasieratik, Mikros PT Garaiako komunitatearen kide da eta bere bulegoa A eraikineko 3. solairuan dago, Dualia eta B&R Automation enpresen ondoan. Enpresa, sei pertsonako talde lan batek osatzen du, horien artean Javier Baena, CEOa, berarekin hitz egiteko aukera izan dugu:

Zerk bultzatu zintuen Garaia Parke Teknologikora?

Duela urte batzuk bururatu zitzaigun. Bezeroen eskakizun-mailaren araberako bulegoak behar genituen. Gainera, asko baloratzen dugu Mondragon Unibertsitatearekiko hurbiltasuna eta, horrela, talentuaren bilaketan haiekin lankidetza estua izatea.

Parkearen instalazio onak eta haien kokapen ezin hobea ere erabakigarriak izan ziren.

Zer balio erantsi du zuena bezalako enpresa bat Garaiako komunitatearen parte izateak?

Garaian egin ditugun lehen egunetan sinergiak sortu ditugu aspalditik bertan kokatuta dauden enpresekin.

Ekintzailetza garrantzitsua dela uste duzu?

Oso garrantzitsua dela uste dut. Burua eta beldurrik gabe bere ingurua ideia onekin eta lan handiarekin hobetzen saiatzen den jendea asko baloratzen dut.

Zer suposatzen du zuretzat ekintzaile izateak?

Goizero ,zure enpresa egunez egun hazten ikusteko ilusioarekin esnatzea da. Egindako lanarekin enpresei beren arazoak nola konpontzen laguntzen diezun ikustea da.

Zer eginkizun du berrikuntzak zuen erakundean? Zer erronka dituzue? Nola kudeatzen duzue berrikuntza?

Oso paper garrantzitsua jokatzen du. Berrikuntza hori gabe, gure langileen eta bezeroen lanaldiak luzeagoak eta aspergarriagoak izango lirateke.

Gure kasuan, aurre egin beharreko erronkak bezeroei sor dakizkiekeen gorabehera teknikoei erantzuteko denbora ahalik eta gehien murriztea da. Horretarako, gorabehera horien aurretik joan behar dugu beti, eta aurreikusi.

Prestakuntza eta ziurtagiriekin kudeatzen dugu berrikuntza. Gurea bezalako mundu batean ez dago beste trikimailurik.

Mezu bat bidali nahi diezu ekintzaileei?

Ez naiz inori aholkurik emateko gai, baina bat eman beharko banu, apaltasunetik eta lanetik ekitea da.