SPRI. Invest in Basque Country

Ikerlan % 5,5 hazi da 2018an, enpresekin eduki duen fakturazioari esker.
21 June, 2019
Saiolanen nazioarteko antena
25 June, 2019

SPRI. Invest in Basque Country

Invest in Basque Country SPRI Taldearen lan unitate bat da, atzerriko zuzeneko inbertsioak (AZI) erakartzen eta mantentzen diharduena. Invest in Basque Countryren helburua da Espainian edo Europan ezartzeko leku desberdinak baloratzen ari diren atzerriko enpresek Euskadi aukeratzea.

Sarritan, atzerriko enpresek tokiko enpresak bilatzen dituzte beren ezarpenean kolaboratzaile izateko, eta hori aukera on bat izan daiteke euskal enpresentzat. Saiolanekin batera osatutako taldetik abiatuz, Garaian lankidetza estuan dihardugu Invest in Basque Countryrekin, gure inguruneko enpresen artean detektatutako aukerak bideratzeko.

Atzerriko inbertsio proiektuetarako leiho gisa, “Invest in Basque Countryk” zerbitzu hauek ematen dizkie atzerriko enpresei:

  • Aurretiazko informazio espezializatua: tartean, kontsultak adituekin (Klusterrak), bilera agendaren antolaketa eta koordinazioa, enpresa eta erakundeetara bisitak eta enpresa garapenerako prozesuak (erregulazioak, fiskalitatea, jabetza industriala eta intelektuala, merkatuak, etab.).
  • Laguntza pertsonalizatua: partner estrategikoen identifikazioa, kokalekurik onenaren bilaketa, laguntzak eta pizgarriak, finantzaketa eta inbertsiogileekiko harremanak, kolaboratzaileen bilaketa, aholkulariak, etab.
  • Proiektua garatzeko laguntza (Aftercare): negozioaren garapenean aholkularitza eta aholkularitza espezializatua eskaintzen dira elkartutako erakundeen bidez; baita enplegatuen hautaketa eta prestakuntza, Euskadin instalatutako Kluster eta bestelako erakunde batzuekiko lankidetza, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearekiko lankidetza ere.

2014-2016 aldian, “Invest in Basque Countryk” 195 AZI proiektutan lan egin du; horietako 44 Euskadin ezarri ziren azkenean. Adierazleen arabera, proiektu horiek 888 lanpostu berri sortu dituzte, 2.137 enplegu mantentzen laguntzeaz gain.