Jabetza Industrial eta Intelektualak mundu digitalean duen lekuari buruzko jardunaldi arrakastatsua “World IP Day” ospatzeko

IKERLAN NVIDIA Partner Network-ekin elkartu da sistema txertatuetan eta adimen artifizialean duen lidergoa indartzeko 
25 April, 2023
Neskak IKT-etan Nazioarteko eguna ospatu da Garaia Parke Teknologikoan
28 April, 2023

Jabetza Industrial eta Intelektualak mundu digitalean duen lekuari buruzko jardunaldi arrakastatsua “World IP Day” ospatzeko

Jabetza Industrial eta Intelektualaren (JI) Nazioarteko Egunaren harira, Galbaianek jardunaldi bat antolatu zuen apirilaren 26an GARAIA Parke Teknologikoan. Aukeratutako gaia “JIa mundu digitalean” izan zen.

GALBAIANeko zuzendari den Ismael Igartuaren sarrera labur baten ostean, Idoia ApraizGALBAIANeko JIaren Kudeaketa Estrategikoko Arduradunak, “JIaren kudeaketa estrategikoa mundu digitalean” izenburupean emandako hitzaldian, erronka hauek nabarmendu zituen: JI estrategia negozio eredu berrietara egokitzea, produktu/zerbitzu berrientzako JI estrategiaren 360ºko diseinua egitea eta JIaren estrategia berrikuntza prozesuetan txertatzea.

Jarraian, Elena Zabala, GALBAIANeko Software Patenteen Arduraduna, mundu digitalean ere arreta jarrita, JIak eskaintzen dituen bi tresnen inguruan aritu zen: patenteak eta enpresa-sekretuak. Elenak softwarea patentatu ezin denaren uste okerra baztertu nahi izan zuen, eta azpimarratu zuen ordenagailuz inplementatutako asmakuntzak patentatu daitezkeela betiere ekarpen teknikoa dagoen bitartean eta berritasun eta inbentibotasun baldintzak betetzen badira noski. Elenak helarazi zuen beste mezu garrantzitsu bat adimen artifizialean oinarritutako erabilera kasuak patentatu daitezkeela izan zen.

Ondoren, Itziar Lopez de Bergarak, GALBAIANeko Arlo Juridikoko Arduradunak, aurkezpenen zirkulua itxi zuen, eta programa informatikoen autore-eskubideak eta autore-eskubideen eta sui generis eskubideen bidezko datu-baseen babesa izan zituen hizpide. Itziarrek software libre edo kode irekikoen erabilera identifikatzearen garrantziaz ohartarazi zuen eta garatutako software-aren ustiapenean dituen ondorioez, eta, azkenik, mundu digitaleko arau-aldaketei adi egon beharra nabarmendu zuen, adibidez Europako Datuen Estrategiari dagozkionak.

Aurkezpenen ondoren mahai-inguru bat izan zen. Parte hartzaileak honako hauek izan ziren: Román Orús, MULTIVERSEeko fundatzailetako bat eta CSOa eta Ikerbasqueko Ikerketa Irakaslea DIPCn, Nerea Aranguren, IDEKOko Zuzendari Gerentea eta DANOBATGROUPeko Berrikuntza Zuzendaria, Arrate Jaureguibeitia, BAICeko Estrategia eta Koordinazio arloko Arduraduna, eta Pedro Muñoz-Baroja, BERRIUPeko fundatzailetako bat eta EASO VENTURESeko Zuzendari Gerentea.

Román Orús izan zen hitz egiten lehena. MULTIVERSEn JI estrategia partekatu zuen entzuleekin, patenteen bidez garatzen dituzten erabilera kasu guztiak babesten saiatzean oinarritzen dela zehaztuz. MULTIVERSEentzat funtsezkoa da JI hau sortzea eta hirugarrenekin sinatzen dituen akordioetan haren gaineko jabetza bermatzea. 2022an Europako patenteen Espainiako eskatzaileen sailkapena erakutsi zuen, non bosgarren postuan agertzen den, MULTIVERSE baino askoz handiagoak diren erakundeekin ohorezko postuak partekatuz. Pentsa arazi beharko lukeen hausnarketa suntsitzailea egin zuen: uste du kontua ez dela MULTIVERSEek asko patentatzen duela, besteek oso gutxi patentatzen dutela baizik.

Bere aldetik, Nerea Arangurenek DANOBATGROUPek eta IDEKOk IP kudeaketa aktiboa egiten dutela azaldu zuen, eta JIa hasieratik hartzen dela kontuan jorratzen diren proiektu guztietan. Nereak DAS izeneko sistema bati lotutako arrakasta-istorio bat ere aipatu zuen, eta adimen artifizialean oinarritutako erabilera kasuak berrikusi beharra azpimarratu zuen, patentagarritasun posiblea ebaluatzeko.

Arrate JaureguibeitiaBAICek aurrera eramango dituen hiru gako zerrendatu zituen adimen artifizialaren alorreko JI estrategiari dagokionez: sortutako JIa behar bezala identifikatu eta babestea, ezartzen den lankidetza bakoitzerako kontratu argiak ezartzea eta aktiboen monetizazioan oinarritutako negozio eredu berriak kontuan hartzea.

Azkenik, Pedro Muñoz-Barojak baieztatu zuen BERRIUPetik bizkortzen diren eta EASO VENTURESek bultzatzen dituen startup-etatik asko mundu digitalean kokatutako proiektuak direla. Nabarmendu zuen talde ekintzailea dela startup-ak bizkortzeko edo horietan inbertitzeko irizpide nagusia, baina kontuan izanda kasu askotan proiektuarekin lotutako teknologia ere funtsezkoa izango dela, eta kasu horretan JI bidez babestu beharko litzateke.

Nagore Abrisketa GALBAHE 2023 saria jado du

Mahai-inguruaren ostean, asmatzaile onenari GALBAHE Sariaren irabazlearen izena eman zen ezagutzera. 2023ko GALBAHE Saria Vicinay Marine Innovación-eko Nagore Abrisketak jaso zuen. Nagorek jardunaldian egoterik izan ez zuen arren, aurretik grabatutako bideo baten bitartez eskertu zuen saria. Garaikurra jasotzean ez zituen lankideak ahaztu nahi izan, eta Diseinu Arloko taldeak asmakuntza berrien garapen prozesuan egindako ekarpena jarri zuen balioan.