Arreta zerbitzua
Astelehenetik ostiralera
Parking:
24/7h (txartelarekin)
11:00 - 16:00 (publikora)
08:00 - 18:00
943 038 846
Orduz kanpoko tlf. zerbitzua: 688 604 046
Ekitaldietarako arauak
- Enpresa antolatzailea arduratuko da instalazioak erabili aurretik zeuden egoera berean mantentzeaz, eta bere gain hartuko du espazioan edo lagatako materialean eragindako edozein akatsen kostua.
- Aretoko hormetan ezin izango da materialik edo kartelik itsatsi, iltzatu, zintzilikatu edo atxiki aldez aurretik abisatu gabe.
- Enpresa antolatzaileak bere gain hartuko du antolatzaileen eta bertaratutakoen materiala, arropa eta ekipoak galtzearen erantzukizuna.
- Materiala ekitaldiaren egunean bertan jasoko da. Ezin bada, hurrengo lanegunean egingo da. Materiala abandonatuta geratzen bada, bezeroa arduratuko da materiala kentzeak ekar ditzakeen gastuez. PTGaraia ez da enpresa antolatzaileak jasotzen ez duen materialaren erantzule egiten.
- Enpresa antolatzaileak erantzukizun zibileko aseguru bat izango du jarduera garatzeko.
- Ezingo da Garaia Parke Teknologikoak ezarritako edukiera gainditu.
- Ezin izango da inola ere blokeatu edo oztopatu larrialdietako irteerak, larrialdietako seinaleak, su-itzalgailuak, alarma-sakagailuak, sute-detektagailuak edo bestelako segurtasun- eta prebentzio-elementurik.
- Catering-zerbitzua egonez gero, enpresa antolatzaileak ziurtatu behar du gune hori garbi geratzen dela.
- Guztiz debekatuta dago eraikinaren fatxadako pasabideetara sartzea.
- Enpresa antolakuntzaren ardura izango da arestian aipaturiko prebentzio-neurriak partaideei jakinaraztea, eta horiek betearaztea.
COVID protokoloa
-
SARRERA:
Garaia Parke Teknologikoko sarbidea era mailakatuan izan behar da eta sarreran eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira. 37,5ºC-tik gorako tenperatura edukiz gero, ezin da eraikinera sartu. -
MUSUKOAREN ERABILERA:
Musukoa une oro jantzita eramatea derrigorrezkoa da, baita osasun-agintaritzak araututako segurtasun-distantzia betetzen denean ere. -
GELAREN ERABILERA:
Gelek baimendutako legezko edukiera bermatzen dute. Halaber, nahitaezkoa da musukoa erabiltzea eserita egon arren. -
GELA AIREZTATZEA:
Geletako leihoak ekitaldiak irauten duen bitartean ahalik eta sarrien ireki behar dira. Gutxi gorabehera gutxienez 15 minutuz orduro aireztatzea gomendatzen da. -
ALTZARIAK ETA GAIANAZALEN DESINFEKZIOA:
Gelek “garbiketa-kit” bat dute, jarduera amaitu ondoren altzariak garbitzeko. -
SEGURTASUN TARTEA MANTENDU:
Osasun agintaritzak araututako pertsonen arteko segurtasun tartea betetzen saiatu behar da une oro. -
KAFE/CATERING ZERBITZUA:
Coffee-break edo catering zerbitzua jasotzeko musukoa kendu ondoren, pertsona bakoitza arduratuko da seguntasun-distantzia mantentzeaz. Coffee-break-a edo catering unean ezin da lekutik mugitu, eta zerbait behar izanez gero, arduradunari eskatu beharko zaio. -
ENPRESA ANTOLAKUNTZAREN ARDURA:
Enpresa antolakuntzaren ardura izango da arestian aipaturiko prebentzio-neurriak partaideei jakinaraztea, eta horiek betearaztea.