MIRAGED proiektuak biki digitalak garatuko ditu 4.0 industriaren hobekuntzarako
Biki digitalek makinen, ekipo ondasunen eta fabrikazio prozesuen portaera iragartzen uzten dute, horiek denak optimizatzeko eta arazoak gertatu aurretik detektatzeko.
IKERLANek gidatutako proiektua, non Ceitek, CTCk, Idekok eta Idonialek parte hartuko duten, CERVERA programaren barruko proiektu bat da, eta CDTIk finantzatzen du, berak egiaztatzen baitu zentro parte hartzaileak Eredu Birtualetan eta Biki Digitaletan Cervera Bikaintasun Zentro direla.
3.336.915 €-ko aurrekontua dauka, eta 2020-2022 aldian garatuko da.
IKERLAN zentro teknologikoak MIRAGED proiektua gidatzen du, 4.0 industriari lotutako prozesuak eta produktuak hobetzen utziko duten eredu birtualak eta biki digitalak garatzeko helburuarekin. MIRAGED CERVERA programaren barruko proiektu bat da, zeina Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren mende dagoen Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) finantzatzen baitu. Bikaintasun sare bat sortzeko proiektu bat da, eta bertan parte hartzen dute, halaber, Ceit, CTC, Ideko eta Idonial zentroek. Proiektuaren helburua da fabrikazio makina eta prozesuen portaera modelizatzeko, simulatzeko eta iragartzeko sistemetan aplikatzeko diren eredu birtualen eta biki digitalen garapenean inplikatuta dauden ikerketa taldeen trebakuntza hobetzea. Proiektuak 3 336 915 €-ko aurrekontua dauka guztira, eta 2022an bukatuko da. Era berean, parte hartzaileen partzuergoak CERVERA Bikaintasun Zentroen ziurtagiria eskuratuko du Eredu Birtualetan eta Biki Digitaletan.
Biki digital bat da sistema baten erreplika birtual bat –esaterako, hegazkin baten turbina batena,
aerosorgailu batena edo makina baten egiturarena–, zeinari sentsoreen bitartez
biltzen diren datuak gehitzen zaizkion denbora errealean. Sistemaren fisika adierazten duen eredu bat
eta monitorizatutako sistemaren errealitatea bereizgarri egiten duten datuak
konbinatuta ateratzen dena da sistemaren “bikia”. Teknologia horrek
ahalbidetzen du benetako sistema batean neurtzen zailak eta garestiak diren
parametroei buruzko informazio baliotsua aztertzea. Biki digitalei esker,
arazoak gertatu aurretik detektatu daitezke; beraz, oso metodologia lagungarria
da mantentze lanak planifikatzeko, ustekabeko geldialdiak gertatzea eta
efizienteagoak diren beste funtzionamendu agertoki batzuk eraikitzea ekiditen
duelako eta fabrikazio plan berria garatzea edo etorkizuneko aurreikuspenak
egitea beharrezkoak ez direlako.
MIRAGED proiektuak bilatzen du zentro teknologiko parte hartzaileek
teknologia estrategikoetan dituzten ahalmenak indartzea, elkarlanaren bitartez,
industriako 4.0 inguruneak dituen erronkei erantzuna emateko. Proiektuan IKERLANek edukiko
duen arduradunak, Iker Urrestik, azaltzen duenez, “zentro parte hartzaileek biki digitaletan aurretik duten esperientziari
eta proiektu honek emango digun espezializazio maila handiagoari esker,
erreferente bihurtuko gara gai honetan, estatuan, eta espero dugu Europan ere
gure posizionamendua hobetzea.” Urrestik esan du, halaber,“industriaren
eremuko enpresei teknologia transferitzeko dugun ahalmena ere areagotu ahal
izango dugula, gure zentro teknologikoaren eta proiektuaren funtsezko helburua
baita.” Azkenik, MIRAGED proiektuarekin ikerketa lanak eta proiektuarekin lotura
duten arloetan espezializatutako ikertzaile berrien prestakuntza finantzatu
ahal izango dira.
MIRAGEDen ikerketa lerroak
Laneko sarearen barruan hiru jarduera tekniko definitu
dira. Lehen jardueraren jomuga da “lantegi birtualak” garatzea, fabrikazio
prozesuak simulatzeko ereduak garatuta, prozesu horien artean direla beroko konformazioa,
soldadura, mekanizazioa, artezketa, indukzio bidezko tenplaketa eta ikuskapen
ez suntsitzailea. Bigarren ikerketa lerroaren aurrerapen teknikoak, berriz,
zerbitzu bateko hutsegitearen hasiera iragartzea, pitzaduren hedapena eta
sistemaren bizitza baliagarria iragartzeko ereduak lortzea eta portaera
dinamikoko ereduak garatzea izango ditu jomuga. Eta hirugarren jarduera,
azkenik, biki digitalak aurretiko jardueretan garatutako ereduetan txertatzea
izango da nagusiki.
Horrez gain, ikertzaileak prestatzen, emaitzak
zabaltzen eta barreiatzen eta teknologiaren transferentzia industriaren
sektorerantz bultzatzeko ekimen espezifikoetan ere arituko dira zentro
teknologikoak.
MIRAGED garapenak
IKERLANen aldetik, indukzio bidezko tenplaketa
prozesua simulatzeko metodo berriak eta nekeagatiko pitzadurak hasteko eta
zabaltzeko eredu berriak garatuko dira. Espero da azken horiek ekipamendu
ondasunetako biki digitaletan txertatzea, zerbitzua ematen ari diren bitartean
monitorizatzeko eta gelditzen zaien bizitza baliagarria kalkulatzeko.
Ceiten aldetik, beroko konformazio prozesuetarako eta
tratamendu termikoetarako biki digitalak garatuko dira, materialaren bilakaera
eta azken propietate mekanikoen garapena iragarri ahal izateko eta prozesua on-line
monitorizatzea eta bide ez suntsitzaileen bidez ezaugarriak ematen dituzten
sentsoreetatik etorritako seinaleak erabiltzea ahalbidetzeko.
CTC zentro teknologikoak egitura eta osagai mekanikoen
zenbakizko eredu aurreratuak eta biki digitalak garatuko ditu. Ikerketa,
nagusiki, zenbakizko eredu aurreratuak garatzera bideratuta egongo da,
gelditzen den bizitza baliagarria iragartzeko, degradazio mekanismoen eredu
zehatza egiteko eta adimen artifiziala aplikatuz datuen analisirako teknika
aurreratuak inplementatzeko.
Ekimen honen esparruan, IDEKOk fabrikazio
prozesuarekin interakzioan egongo diren eredu aurreratu berriak garatuko ditu,
lantegian, erakundearen espezializazio arloetan –artezketa, ikuskapen ez suntsitzailea,
distortsioen kontrola eta makina eta prozesuen dinamika eta kontrola,
esaterako– aplikatzekoak diren biki digitalak martxan jarriz.
IDONIALek Altzairuaren Sagarraren, fabrikazio
siderurgikoaren planta pilotuaren, biki digital bat garatuko du, bere
analisirako, monitorizaziorako, iragarpenerako eta agertoki posibleen
simulaziorako. Gainera, soldadura prozesuaren eredu digital bat garatuko du
soldadurako lanen sekuentzia optimizatzeko eta hondar tentsioak eta
distortsioak iragartzeko.
MIRAGED “Cervera” Bikaintasun Zentro Teknologikoen
ziurtagiriak emateko eta zentro horietarako laguntzak emateko prozeduraren
2019ko Deialdiaren parte da (CER-20190001). Bere helburu nagusiak dira
industriaren eremuan lidergoa eta lankidetza sustatzea, Cervera Sarearen
lehentasunezko teknologietako espezializazioa bultzatzea eta ekonomiako
inpaktua hobetzea.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Teknikoak, erabiltzaileari bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea. Horiez gain, hemen sartzen dira editoreak, hala badagokio, editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta sartu dituen publizitate tarteak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak ere.
Funtzionalak, aldiz, webgune batek dagoeneko sartutako informazioa gordetzeko aukera ematen dutenak (hala nola erabiltzaile izena, hizkuntza edo egungo kokapena), eta erabiltzaileari ezaugarri hobetuak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkiotenak.
Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.
Analisi eta publizitatezko cookieak
Analisi cookieak erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dutenak dira.
Publizitatezko cookieak, aldiz, publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, nabigazio ohiturak etengabe behatuta. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke publizitatea erakusteko.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!