LKS KREAN eta ISEA LIFE Ecosens Aquamonitri proiektuan.

Garaia Sariak, Ibilbide ekintzaile baten aintzatespena.
18 January, 2019
LKS KREAN arduratuko da Areitioko kirol hiriaren proiektua idazteaz.
22 January, 2019

LKS KREAN eta ISEA LIFE Ecosens Aquamonitri proiektuan.

LKS KREAN eta ISEA berrikuntzarako diru laguntza jaso duen LIFE 2018 nazioarteko partzuergoko kide dira. Diru laguntza Europar Batzordeak Life Ecosens Aquamonitrix proiekturako emandakoa da, eta helburua, berriz, ekipamendu bat produktu industrial gisa garatzea.

Tamaina txikiko gailu bat da, uraren kalitatea neurtzeko parametroen laginak hartu eta aztertzeko gaitasuna duena, batez ere nutrienteak eta Uraren Esparru Zuzentarauan jasota dauden eta interesgarriak diren beste batzuk.  Bere aplikazioaren xedea izango dira ibaien kalitatea monitorizatzea, hondar urak tratatzeko instalaziotako prozesua kontrolatzea, isurketen kalitatea kontrolatzea, aurrez azpiegiturarik jarri beharrik gabe, ikuskapenik egin gabe eta datuak denbora errealean eskuratuz.

Partzuergoko liderra Tellab irlandar enpresa da, eta bertan parte hartzen dute Kemira finlandiarrak, Lisboako Universidade Novak, Murtziako Universidad Católica San Antoniok (UCAM) eta LKS KREANek eta ISEAk. Era berean, zenbait administraziok ere laguntzaile gisa hartzen dute parte proiektuan, horien artean egonik Bilbao Ur Partzuergoa, Añarbeko urak eta AMVISA, eta euren instalazioak jarriko dituzte probak egiteko.

Proiektuak 900.000 € inguruko diru laguntza lortu du. Proiektuaren iraupena 2 urte eta 9 hilabetekoa da, eta LKS KREANen eta ISEAren ardura izango da Diseinuaren zehaztapen teknikoak idaztea eta prototipoen probak landan egitea. Lan horiek ia bi urtetan zehar egingo dira eta beste egiteko batzuk ere izango dira, hala nola Negozio Plan bat garatzea, produktua barreiatzeko ekintzak, etab.