Kike Amonarriz Fagor Arrasaten Euskararen Egunean

Garaia Innova. XXIX
10 diciembre, 2021
IKERLAN e IDNEO desarrollan un hardware de visión 360°
16 diciembre, 2021
Garaia Innova. XXIX
10 diciembre, 2021
IKERLAN e IDNEO desarrollan un hardware de visión 360°
16 diciembre, 2021

Kike Amonarriz Fagor Arrasaten Euskararen Egunean

Lehengo ostiralean, Euskararen Egunean, Kike Amonarriz soziolinguista izan genuen Fagor Arrasaten.

Aurten, Fagor Arrasteko Euskara Batzordeak bi gertakizun nabarmendu nahi zituen, alde batetik Euskara Planaren 20. Urteurrena eta bestetik 2021-2024 Euskararen Plan Estrategikoaren aurkezpena.

Beraz, horretarako, ekitaldi bat antolatu zen eta Kike Amonarriz gonbidatu genuen. Lehenengo, 20. urteurrena ospatzeko Euskara Batzordeak prestatutako bideo bat ikusi ahal izan genuen, 20 urte hauetan Euskara Normalizatzeko planak egin duen ibilbidea laburtzen duena,  hain zuzen.

Ondoren Euskaren Egunean banatzen ditugun errekonozimendu sariak emateko tartea ere izan genuen eta ostean, Kontseilu Errektoreko kidea den Martin Lakak, hurrengo lau urtetarako Euskara Batzordeak aurkeztu duen proposamena azaldu zuen.

Bukatzeko, Kike Amonarriz soziolinguistak hitzaldi labur bat eskaini zigun euskararen erronka nagusien berri emateko. Euskararen normalizazio bidean, fase berri batean gaudela azpimarratu zuen belaunaldi berriek jada euskaraz badakitelako eta orain arte hezkuntzan indarra jarri dugun bezala, orain indarra eta baliabideak esparru sozio-ekonomikoan jarri beharra dagoelako. Eta horretarako aukerak badaudela esan zigun, belaunaldi berrien euskara mailagatik, euskararen normalizazioan dugun ezagutza metatuagatik eta erakunde publikoak eta euskalgintzak pausuak elkarrekin ematen hasita daudelako. Ea bada, aukera horiek aprobetxatu eta aurrera ilusioz jarraitzen dugun. Lan asko egin dugu, baina oraindik asko dugu egiteko eta.

Fagor Arrasate S.Coop

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Más información sobre nuestra política de cookies.