
PTGaraiak eta Gijongo Zientzia eta Teknologia Parkeak beren senidetze programa amaitu dute bisita profesional batekin
23 April, 2026
Bisita profesionala PCT Gijón-era (04/22) B2B bilerekin
23 April, 2026
Ikasleek adimen artifizialeko bot espezializatu bat diseinatuko dute prompt ingeniaritza erabiliz, eta ondoren proban jarriko dute beren kideen aurrean. Tailer honetan, beste taldeen bot-ak “hackeatzen” eta prompt egoki bat diseinatzen ikasiko dute.
Tailerra apirilaren 23an, 9:30etik 11:30era, Garaia Parke Teknologikoan (Mondragon Unibertsitatea, 11. eraikina) egingo da. Jarduera DBH3, DBH4, Batxi1 eta Batxi2 mailetako ikasleei zuzenduta dago.
Tailerrean, ikasleek AA asistente bat sortuko dute, prompt-a diseinatuz. Behin asistentea sortuta, beste taldeek IA hori hausten saiatuko dira (testeatzen). Haustea lortuz gero, prompt-a hobetu beharko dute.
IRAKASLEA: Miriam Ugarte Querejeta
Miriam Ugarte Mondragon Unibertsitateko Software eta Sistemen Ingeniaritza ikerketa-taldeko ikertzaile eta irakaslea da. Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean (2014), eta ondoren Big Data & Visual Analytics masterra egin zuen UNIR unibertsitatean (2019). 2023an doktore-tesia aurkeztu zuen Ingeniaritza Aplikatuan Mondragon Unibertsitatean. Ibilbide akademikoan murgildu aurretik, bost urtez lan egin zuen telekomunikazio ingeniari gisa satelite-komunikazioen Inmarsat enpresan (Londres, Erresuma Batua). Gaur egun, bere ikerketa sistema ziberfisikoen softwarearen testeoan eta software ingeniaritzarako adimen artifizial sortzailearen erabileran oinarritzen da.




