
Power BI Service
12 September, 2023
Orekan Bizi GARAIA komunitatera batu da
14 September, 2023
Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak azaroaren 13tik 17ra Zientzia eta Teknologia astea ospatuko dute eta Euskal Herriko ikastetxeetako LH6tik Batxilegoko 1.mailara arteko ikasleak, irakasleak eta orientatzaileak gonbidatzen dituzte.
Aste guztian zehar, ZTIM arloetara hurbiltzeko aukera izango da ekintza ezberdinen bitartez, hala nola, ZTIM arloetako profesionalak ezagutzeko aukera eta beraiekin gertuko elkarrizketak izateko aukera, Twich emanaldia, bisitak, Tailerra, etab. ZTIMekiko grina piztu eta zalantzak argitzeko helburuarekin antolatu dira.
Arrautza Jaurtiketa Txapelketa izango da. Txapelketaren inguruko informazio eta oinarriak hemen:
Lehiaketaren abiarazte eguna URRIAK 10 izango da.
Bideo grabazioen azken entrega eguna AZAROAK 10 izango da.
EGITARAUA:
- Azaroaren 13an: MZH ekimenaren aurkezpen saioa (enpresei zuzendua) – PRESENTZIALA
- Azaroaren 14ean, 10:00 – 11:00: ZTIM Gertuko elkarrizketak (speed dating formatuan) Enpresetara bisitak + Kahoot lehiaketa – PRESENTZIALA
- Azaroaren 15ean, 10:00 – 11:30:
- PTGaraiara bisita
- MGEPan tailer praktikoa – PRESENTZIALA
- Euskal Herriko Parke Naturalen app-a: Tailer honetan Euskal Herriko Parke naturalen aplikazio bat diseinatzen ikasiko duzu. No code-an oinarrituta, hau da, aurretiko programazio jakintzarik gabe, Google AppSheet aplikazioa baten diseinua editatu eta Euskal Herriko parke naturalen aplikazioa gauzatuko duzu. Bertan, besteak beste parke naturalen deskribapena, kokapena eta kokapenaren araberako eguraldia irudikatuko dituzu.
- Google kontua edukitzea beharrezkoa izango da.
- Azaroaren 16an, 10:00 – 11:00: TWITCHetik zuzenekoa ekintzaileen Startup-ak ezagutu *Gazteleraz – ONLINE
- Azaroaren 17an, 10:00 – 11:00: Mahai ingurua ZTIMeko profesionalekin + Arrautza Jaurtiketa Lehiaketaren sari banaketa – PRESENTZIALA/ONLINE
BESTE KOKAPENAK:
- PRESENTZIALA Azaroaren 13an, 10:00 – 11:30 Bilbao AS Fabrik: Bizi ezazu fisika! tailerra + bisita
- Tailer honetan zuzenean esperimentatuko duzu fenomeno fisiko dibertigarriekin, inguratzen gaituen mundua hobeto ezagutzeko eta zure jakinmin zientifikoa estimulatzeko. Soinuaren abiadura eta grabitatearen azelerazioa neurtu ahal izango dituzu. Erresonantziarekin lotutako esperimentu batzuk egin eta hutsean gertatzen diren zenbait fenomeno aurkituko dituzu. Magnetismo eta elektrizitatearen artean dagoen lotura estua hurbiletik ikusteko aukera izango duzu eta elektroiak desbideratuko dituzu eremu elektriko eta magnetikoak erabiliz. Milaka volt-etako eremu elektrikoak sortu eta zure gorputzean sentitu ahal izango dituzu.
- PRESENTZIALA Azaroaren 14ean, 10:00 – 11:30 Galarreta (Hernani): Energiaz beteriko eraikuntza bisita
- Bisita honetan Orona ideo inguruko eraikinak ezagutuko dituzu, batez ere energia modu jasangarrienean sortzeko eta gordetzeko teknologia ezberdinetan erreparatuz. Bidean hainbat laborategi eta tailerretan geldituko gara; bertan, energiaren forma ezberdinak ezagutzeko esperimentuak eta praktikak egingo dituzu, eta hainbat gailu ezberdin probatu ahal izango dituzu.
