Zientzia eta Teknologia astea 2022

Teknologia, berrikuntza eta enpresa estrategia
24 October, 2022
Atsedenerako gune berria PTGARAIAn
28 October, 2022

Zientzia eta Teknologia astea 2022

  • Lekua Online
  • Antolatzailea PTGaraia eta MGEP
  • Data Azaroaren 07tik 11ra
  • Ordua 10:00 - 11:00

Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak azaroaren 7tik 11ra Zientzia eta Teknologia astea ospatuko dugu eta bertara Euskal Herriko LHko 6.mailako ikasleetatik hasita Batxilergoko 1.mailako ikasleak arte gonbidatuko ditugu.

Beste urte batez, egunero izango ditugu elkarrizketak, eta PTGaraiko UDALAITZ auditoriumetik bertatik aurrez-aurre edo telematikoki ezagutu ahal izango dira Debagoieneko zientzialari euskaldunak, hainbat arlo teknologikotan lan egiten dutenak. Testigantzak, ibilbidea, esperientzia profesionala eta ZTIM jarduerekiko pasioa (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) kontatuko digute.

Aste osoan, elkarrizketa bakoitzaren ostean, Kahoot lehiaketa bati ekingo diogu. Ikus-entzuleek, egun hortan hitzaldian aipatutako gaiaren inguruko galderak erantzungo dituzte eta irabazleak sari bat jasoko du MGEP eta PTGaraiaren eskutik.

Arrautza Jaurtiketa Txapelketa ere izango dugu. Txapelketaren izenak aipatzen duen bezala, tamaina ertaineko arrautza bat (egosi bakoa!!) jaurtitzean datza. Ikasleek jaurtiketa ikastola edo inguruko eraikin bateko leiho batetik egin beharko dute eta arrautza lurrera osorik heldu beharko da. Horretarako, tramankulu bat eraiki beharko dute, kartulina, soka eta kola bakarrik erabiliz. Jaurtiketak, bideoz grabatu beharko dituzte eta azaroaren 11an epaimahai profesional batek irabazlea izendatuko du.

EGITARAUA:

  • AZAROAREN 7tik 10era, 10:00etatik 11:00etara: elkarrizketak eta kahoot lehiaketa.
    • Azaroaren 7an: Aurea Iñurritegi (MGEP)
    • Azaroaren 8an: Imanol Eguren (MGEP)
    • Azaroaren 9an: Danel Etxagibel (Fagor Industrial)
    • Azaroaren 10ean: Mikel Atxega (Plastigaur)
  • AZAROAREN 11an, 10:00etatik 11:00etara: PTGaraiako zientzialari adituen mahai borobila eta Arrautza Jaurtiketa Txapelketa
    • Pablo Irizar (Dinam)
    • Aroa Martinez (Edertek)
    • Xabier Lizaur (Ekitermik)
    • Maria Ruiz (ISEA)

Tel: 943 038 846
pigaraia@ptgaraia.eus


AURREKO EDIZIOAK