~EUSKAL ZIENTZIALARIAK MUNDUAN ZEHAR~
Azaroaren 9tik 13ra
Garaia Parke Teknologikoa eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren artean Zientzia
eta Teknologiaren astea ospatzeko ekintzak antolatu ditugu.
2020-a urte berezi
hontan, Mondragon Goi Eskola Politenikoa eta Garaia Parke Teknologikoak
indarrak gehitu eta ospakizun hau elkarrekin antolatzea eta bultzatzera erabaki
dugu.
COVID-19aren
eragina kontuan izanda, proposamena birmoldatzera animatu gara, eta urtero
egiten den ospakizun garrantzitsu honekin aurrera jarraitu. Oraingoan
proposamen telematikoa eskaintzen dugu, munduan zehar dabiltzan euskal zientzialarien
testigantzak ezagutzera emanez, beren ibilbide eta esperientzia profesionala
eta ztim (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) jardueretarako
grina kontatuko digute aste osoan zehar izango ditugun streaming bidezko
hitzaldi desberdinen bidez.
Azaroaren 9-an, elkarrizketatua izango den lehen zientzialaria, Antton Peña, Ingalaterratik Flock Cover enpresaren sortzailea izango da. Bere enpresak dronentzako aseguru adimenduak sortzen ditu, beraz bere egunerokotasunean teknologia aurreratuaz inguratuta bizi da.
Azaroaren 10-ean, Suedian bizi eta I+G ingeniari seniorra den Irantzu Sacristán aurkeztuko da bere ikertzaile lanetaz hitz eginez.
Azaroaren 11-n, Cristina Sánchez-ek bere ibilbidea kontatuko digu Alemaniatik. Kontzeptualizazio eta aplikazio ingeniaria da bera eta Alemanian dagoen Infineon Technologies enpresan dabil lanean.
Azaroaren 12-an, munduan zehar dauden adituekin egon eta gero, ostegunean Euskal Herrira bueltatuko gara eta 23 urteko bergaratarra den Iker Elizburu, Wolfratex enpresako zuzendaria ezagutuko dugu. Bere ibilbide eta esperientzia profesionala motza baina aldi berean bizia nola bizi duen azalduko digu.
Ostiralean, Garaia Parke Teknologikoko Kiro Grifols eta Microliquid enpresetako eta MGEPko adituak mahai inguruan elkartuko ditugu haien iritziak eta etorkizunari buruzko begiradarekin zientzia eta teknologiaren asteari bukaera emango diogu.
Aste osoan zuzenean
online emango diren elkarrizketa bakoitzaren ostean, Kahoot lehiaketa bati
ekingo diogu. Ikus-entzuleek, egun hortan hitzaldian aipatutako gaiaren
inguruko galderak erantzungo dituzte eta irabazleak sari bat irabaziko du MGEP eta
PTGaraiaren eskutik.
Guztia, Webex
plataformaren bidez eskuragarri izango da eta sarrera irekia izango da
ordenagailu, telefono zein tablet bidez, beraz, parte hartzera gonbidapena
zabaldu nahi dugu, guztion artean, zientzia eta teknologia ahalik eta ezagunen
egin dezagun.