Zientzia eta Teknologia astea 2020: Antton Peña – FLOCK COVER
8 November, 2020GARAIA, NUTRIZIO TXOKOA
24 November, 2020Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, azaroaren 9tik 13ra, 2020ko Zientzia eta Teknologiaren Astea ospatzeko hainbat jarduera garatu dituzte.
COVID-19ren eragina atzeko teloi gisa edukiz, proposamena birmoldatzera eta urteroko ospakizun garrantzitsu honekin aurrera jarraitzera animatu gara.
Oraingo honetan eskaintza telematiko bat proposatu da, munduan zehar beren ibilbide profesionala garatzen duten euskal zientzialarien testigantzak ezagutzera emanez: Antton Peña FLOCK COVERetik, Irantzu Sacristán SANDVIKetik, Cristina Sánchez INFINEON TECHNOLOGIESetik eta Iker Elizburu WOLFRATEXetik, beren ibilbidea, esperientzia profesionala eta ztim jarduerekiko (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) duten grina kontatu dizkigute aste osoan zehar streaming bidez eman diren hitzaldien bidez.
Zientzia eta Teknologiaren astea amaitzeko, Ramon Alonso KIRO GRIFOLSetik, Andreu Llobera MICROLIQUIDetik, Garaia Parke Teknologikoan kokatutako enpresak eta MGEPn doktoradutza jorratzen dabilen Miriam Ugarte eztabaida-mahaiaren inguruan bildu dira, teknologiak industria eta gure bizitzak nola digitalizatzen dituen eta zientziaren eta teknologiaren inguruan oraindik dauden zailtasunak eta gabeziak azaltzeko.
Hori guztia Webex plataformaren bidez egin da. Sarrera irekia izan du, eta 350 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute. Arizmendi ikastola, Axular Lizeoa, Beasain BHI, Ekintza ikastola eta Summako Batxilergoko 1. eta DBHko 4. mailetako ikasleak izan ditugu, elkarrizketa bakoitzaren ondoren Kahoot ezberdinetan parte hartu dutenak. PTGaraia eta MGEPen eskutik, eguneroko lehiaketetako irabazleak euren saria jasotzera hurbilduko dira datozen egunetan.