
Neskak IKTetan Nazioarteko Eguna
23 April, 2026
PTGaraiak eta MGEP-ak adimen artifizialeko jardunaldi bat antolatu dute Arrasate BHIko ikasleekin, Nesken IKTen Nazioarteko Egunean
24 April, 2026
PTGaraiatik Gijongo Zientzia eta Teknologia Parkera (PCTG) egingo den bisita profesionalean parte hartzera gonbidatzen zaitugu, 2026eko apirilaren 22an, asteazkenean.
Aukera izango duzu bilera bilateralak (B2B) hitzartzeko bertako ekosistemako enpresekin. Helburua ikastea, enpresa osagarriak ezagutzea, sinergiak arakatzea eta lankidetza-aukerak irekitzea da.
Egitaraua
- 07:00 Irteera PTGaraia-tik.
- 10:30–11:15 Bisita IDONIAL zentro teknologikora
- 11:30–12:00 Bisita CTIC zentro teknologikora
- 12:10–12:40 PCTG & Gijón Impulsaren aurkezpena.
- 12:45–14:15 Bilera bilateralak (B2B) PCTG ekosistemako enpresekin.
- 14:30 Lan-bazkaria PCTGn.
Zer dago barne
Zure parte-hartzea ahalik eta gehien errazteko, PTGaraia arduratuko da garraioaz, akreditazio eta sarbideez, bisiten eta bilera bilateralen koordinazioaz eta lan-bazkariaz.




