43 entitate batu dira FIRST LEGO League Euskadi Programaren 17. edizioa babesteko

130 ikaslek parte hartu dute GARAIA Parke Teknologikoan Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean
11 February, 2026
Abangoardiako soluzioak “zero akats” eta bibraziorik gabeko fabrikaziorako
16 February, 2026
130 ikaslek parte hartu dute GARAIA Parke Teknologikoan Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean
11 February, 2026
Abangoardiako soluzioak “zero akats” eta bibraziorik gabeko fabrikaziorako
16 February, 2026

43 entitate batu dira FIRST LEGO League Euskadi Programaren 17. edizioa babesteko

Guztira 43 euskal entitate batu dira aurten FIRST LEGO League Euskadi hezkuntza-programaren 17. edizioa babesteko eta horren bidez 6 eta 16 urte arteko ikasleen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzeko. Entitate horien artean enpresak, unibertsitateak, teknologia-zentroak, museoak eta erakundeak daude. Euskal gazteen artean STEAM bokazioak sustatzeko eta zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa pizteko eragile publiko eta pribatuek elkarrekin egiten duten lanaren erakusle da aurtengo edizioa ere.

Aurtengo entitate laguntzaileen artean, zazpik formakuntza-programaren bisitak gidatu dituzte. Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatzen du

programa aitzindari hori, eta zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten bisita eta hezkuntza-esperientziak antolatzen ditu, horien bidez ikasleei denboraldi bakoitzeko erronka zientifiko eta teknologikoarekin lotura duten edukiak irakasteko. Aurtengo edizioan erronka “UNEARTHED” da: lurpetik azalera. Helburua da partaideak iragana esploratzera bultzatzea, etorkizuna deskubritzeko, arkeologia eta STEM tresnak eta trebeziak ardatz harturik. Programa horren baitan, ikasleek hainbat bisita inspiragarri egin dituzte Euskal Herriko museo eta aztarnategi arkeologikoetara. Honako hauek izan dira gidari bisita horietan: Aranzadi Zientzia Elkartea, BizkaiKOA (Bizkaiko Arkeologia Museoa eta Santimamiñe), Ekainberri, BIBAT Gasteizko Arkeologia Museoa, Bilboko Berreginen Museoa eta Iruña-Veleiako Erromatar Aztarnategia. Ekimenean lankide izan diren beste 36 entitateek torneoaren antolakuntzan lagundu dute. Torneo hori izango da programaren ginga.

FIRST LEGO League Euskadi

STEAM Hezkuntzako erreferentziazko proiektuetako bat bihurtu da FIRST LEGO League Euskadi. Aurten, torneoaren finala otsailaren 28an izango da, larunbatez, hiru euskal hiriburuetan (Bilbo, Donostia eta Gasteiz) eta Arrasaten aldi berean, eta guztira 68 ikastetxetako 3.400 ikaslek hartuko dute parte 205 lantaldetan banaturik, beren berrikuntza-proiektuak eta robot jokoak defendatuz. Partaidetza inoizko handiena izan da aurten. Urtez urte, gainera, Espainia osoan talde gehien biltzen duen torneoa da FLL Euskadi.

2026ko honetan, gainera, FLL Euskadi torneoak inoiz baino egoitza gehiago izango ditu, bost guztira –aurreko ekitaldietan baino bat gehiago–, hiru euskal unibertsitateetako campusetan banatuta.

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia da zientzia eta teknologiari loturiko ekitaldi honen antolatzailea, eta zeregin horretan lankide ditu Deustoko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta EHU. Beste behin, babesle dira lurraldeko erakunde nagusiak ere, hiru foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila eta Hezkuntza Saila.

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.