Has zaitez Adimen Artifizialeko tresnekin edukia sortzen

Garaia Topagune Teknologikoa
12 April, 2023
Curso Avanzado – Sysmac Studio de Omron
14 April, 2023

Has zaitez Adimen Artifizialeko tresnekin edukia sortzen

  • Lekua Garaia Parke Teknologikoa
  • Antolatzailea Garaia Enpresa Digitala
  • Data 2023/05/22
  • Ordua 09:00 - 18:00
  • Prezioa 50€

HAS ZAITEZ ADIMEN ARTIFIZIALEKO TRESNEKIN EDUKIA SORTZEN

Data: 2023/05/22
Ordua: 09:00 – 18:00
Lekua: Garaia Enpresa Digitala. Garaia Parke Teknologikoa, Goiru 1, 20500 Arrasate-Mondragon
Antolazailea: Garaia Enpresa Digitala
Prezioa: 50€

Behin eta berriz sortzeko beharra duzu? Gaur egun “Creator Economy” tresnak izan duen gorakadarekin, arraroa izaten da mezu elektroniko bat edo blog-sarrera bat idatzi, sare sozialetan argitaratu edo aurkezpen bat prestatu behar ez izatea. Dagozkion testu eta irudiekin.

Tailerrak formatu berezia du, ordutegia 9:00-18:00 da eta 14:00etatik 15:00etara parkean bertan bazkaltzeko etenaldi bat egiten dugu (prezioan bazkaria barne).

Ez kezkatu, adimen artifizialeko tresnekin eduki interesgarriak eta erakargarriak sor ditzakezu zure entzuleentzat. Ez da beharrezkoa teknologian aditua izatea tresna horiek erabiltzeko; beraz, edonor has daiteke edukiak berehala sortzen.

Adimen artifizialeko tresnen laguntzarekin, edukiak erritmo azkarragoan ekoitzi ahal izango dituzu, kalitaterik galdu gabe. Horrela, zure negozioaren beste arlo batzuetan arreta jartzeko denbora gehiago izango duzu.

Ikastaro honen bidez zure negoziorako eduki harrigarriak sortzen ikasiko duzu, adimen artifizialeko tresnak erabiliz.

Nori zuzendua

Edukiak testu edo irudi formatuan sortzen dituen pertsona oro eta gaur egun edukia sortzeko adimen artifizialeko tresnek duten ahalmena ezagutzeko interesa duen pertsona oro.

Egitaraua

  1. Sarrera
  2. Edukia sortzeko premiak
  3. Adimen artifiziala
  4. Tresnak
    • Testuak sortzea
    • Irudiak sortzea
    • Beste batzuk
  5. Ondorioak
  6. Ariketa praktikoak