TEKNODIDAKTIKA, laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza teoriko-praktikoan diharduen enpresa

TEKNODIDAKTIKA enpresa GARAIA komunitatera batu da
11 January, 2022
Joseba Sagastigordia: “Talde lana eta anbizioa izan behar du proiektu batek arrakasta izateko”
19 January, 2022
TEKNODIDAKTIKA enpresa GARAIA komunitatera batu da
11 January, 2022
Joseba Sagastigordia: “Talde lana eta anbizioa izan behar du proiektu batek arrakasta izateko”
19 January, 2022

TEKNODIDAKTIKA, laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza teoriko-praktikoan diharduen enpresa

Zer da Teknodidaktika?

Laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza teoriko-praktikoan soilik diharduen enpresa bat gara, eta 15 urteko esperientzia dugu. Hileko ikastaro irekien eskaintza zabala dugu, malgutasun handikoa. Gure ikastaroen hobaria kostu erantsirik gabe kudeatzen dugu.

Zein erronka dituzue aurretik?

Oraindik lan-eremuan gertatzen diren ezbehar-tasak eta langileen segurtasuna saihesteko prestakuntzak eskaintzea da gure erronka, prestakuntza eta irakasteko metodo berriak txertatuz.

Esperientzia errealik kontatuko ahal diguzu?

Ermuko Udalarekin dugun azken proiektuan eta Bexen Cardiorekin lankidetzan, proiektu soziosanitario bat garatu dugu, oinarrizko bizi-euskarrian boluntarioen sare bat prestatzeko eta haien gailuak erabiltzeko. Errealitate Birtualeko Prestakuntza, geldialdi batean gertatzen diren tentsio-uneak ahalik eta modu errealenean esperimentatzen laguntzen duena, kontrol-tresnak sortzen lagunduz.

Nola egiten duzue lan?

Gure prestakuntzak teoriko-praktikoak dira eta malgutasuna eskaintzen dugu, enpresaren beharretara egokituz (ordutegiak, instalazioak).

Zein da zuen helburua Garaia Parke Teknologikoan?

Gure enpresaren egoitza Bilbon dago, baina Ordizian ere badugu bulegoa. Gure helburua da zerbitzuak ahalik eta hurbilen eskaini ahal izatea, bezeroaren beharretara egokituz.

Iratxe Urien

TEKNODIDAKTIKAko komertziala
Coworking UDALA (PTGaraia)
Korreoa: iurien@teknodidaktika.es
Web: https://www.teknodidaktika.es/