Tailerra: SEO ecommercerako (Online salmentak)

Ekitaldia: “No-code” fenomenoa gelditzeko etorri da.
1 January, 2020
Tailerra: Copywriting web; nola idatzi gure webguneko orriak.
1 January, 2020
Ekitaldia: “No-code” fenomenoa gelditzeko etorri da.
1 January, 2020
Tailerra: Copywriting web; nola idatzi gure webguneko orriak.
1 January, 2020

Tailerra: SEO ecommercerako (Online salmentak)

  • Lekua Garaia Parke Teknologikoa
  • Antolatzailea Garaia Enpresa Digitala
  • Data 2020/03/09 eta 2020/03/10
  • Ordua 09:00 - 14:00 tara
  • Prezioa 30€
Presentación

Urtetik urtera, online salmenten mundua goraka ari da izugarri azkar, eta horregatik dira gero eta gehiago beren online estrategian aurrera pauso bat ematea eta ecommercen sartzea erabakitzen duten enpresak. Denda muntatzea erraza da; arazoa da zure produktuetan edo zerbitzuetan interesa duten bezero potentzialez betetzea.

Sare sozialak aukera bat izan daiteke, baina ordainketa trafikoa ere bada aukera bat, eta SEO? Trafiko organikoa oso errentagarria izan daiteke, baina Googleren algoritmoen azken aldaketak direla-eta web orri bakoitzerako SEO garrantzi faktoreak desberdinak dira. 

Horrek egiten du Amazon, El Corte Ingles eta antzeko erraldoien gainetik posizionatzea benetako erronka izatea.

Zalantzarik gabe, trafiko organikoa funtsezkoa da ecommerceko edozein proiektutarako; beraz, saio honetan ikasiko dugu eskura ditugun baliabide guztiak optimizatzen, proiektuaren ikusgarritasunean emaitzak lortzeko.

Tailer honetan, online dendetarako SEO estrategia bat sortzeko urratsak ikusiko dugu.  

Helburuak 
  • SEO estrategia errentagarri bat garatzeko jarraibideak ezagutzea
  • Lehiakideak ikertzea
  • Balio handiko edukiak sortzea
  • Emaitzak neurtzea
Norentzat

Onlinde denda bat duten edo sortzea pentsatzen ari diren enpresa handi eta txikietako marketin arduradunak.  Kasu praktikoak ikusiko dira parte hartzaileen webguneen bitartez.

Egitaraua
  1. Web posizionamenduaren oinarrizko printzipioak
  2. Keyword research: Transakzionala vs informazionala
  3. Lehiakideen analisia
  4. Nola sortu kategoriako eta produktuko fitxak
  5. Nola landu ecommerce bateko bloga
  6. Oinarrizko CRO ecommercerako
  7. Bihurketen eta posizioen neurketa