Imajinatzen al duzu komertzial bat edukitzea urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan zuretzat lanean? Gauza ona ematen du, ezta? Eta zer pentsatuko zenuke jada baduzula esango banizu? Bai! Zure web orria da urte osoan eta ia doan zuretzat lanean ari den komertzial hori. Hori bai, “komertzial birtual” hori eraginkorra izan dadin, erantzuna eman beharko diezu zure bezeroak zure web orrian sartzen denean bere buruari egiten dizkion galderei.
Zure bezeroak bere premiei buruz egiten dituen galderek eramango zaituzte erantzun horretara. Horregatik, bezeroa ulertu behar duzu, harengana zuzendu eta ulertarazi zure negozioak badaukala galdera horietarako erantzuna. Copywriting digitaleko teknikek hori lortzen lagunduko dizute.
Tailer honetan ikusiko dugu nola laguntzen dizun copywritingak eduki eraginkorrak sortzen, hasierako orriko eta niri/guri buruzko eta zerbitzuei buruzko ataletako edukia lantzeko ariketa praktikoen bitartez.
Copywritingeko teknika nagusiak ezagutzea (webguneetarako iragarkien idazketa) gure bezero ideialen arreta erakarri ahal izateko, haiekin harremanetan sartzeko eta bisitak bezero bihurtzen duen webgune bat lortzeko.
Ikasitako guztia praktikan jarri ahal izateko, hainbat ariketa banatuko dira, ikastaroaren bukaerarako ikasleak bere webgunearen oinarria eginda eduki dezan.