Gaur egun, LinkedIn sarea ezinbestekoa da lan mundurako. Enpresaren komunikaziorako oinarri izateaz gain, LinkedIn sareak gure marka pertsonala garatzeko aukera ematen digu.
Abiapuntu honetatik, formakuntza honetan zenbait baliabide eta teknika ezberdin landuko ditugu. Ikasleekin batera, modu praktiko batean, beraien profilak optimizatzen ikasiko dugu eta irudi korporatibo txukun bat nola eduki komentatuko dugu enpresa-orrialdeen bitartez. Nola, noiz eta zer komunikatu sare sozial profesional honetan.
Presentzia digitalak nortasuna ematen digu, aliantza berriak sortzeko abagunea eta gure komunitate propioa kudeatzeko aukera eskainiz. Askotan, sarean presente egoteak duen garrantziaz ahazten gara eta, enpresek zein langileek, esfortzu gutxi eskaintzen diote ingurune honi. Errealitate honi aurre egiteko, ikastaro honetan Linkedin sareak mundu profesionalean duen garrantzia landuko dugu. Ikuspuntu korporatibo batetik, marka pertsonalaren eta enpresa markaren lanketa nola egiten den ikasiko dugu. Kronogramak nola landu, edukia nola banatu, marka enbaxadoreak nola kudeatu… Etorkizuneko erabiltzaileak trebatuz, irudi digitala mimoz zaintzeko beharrezkoak diren baliabideak eskainiko ditugu.
SARE SOZIALAK
LINKEDIN-EN OINARRIAK
LINKEDIN-EN KUDEAKETA PROFESIONALA
Marketing Departamentuei, Marketing eta Social Media arduradunik ez duten ekintzaileei, Giza Baliabide departamentuei.