Tailerra: Datuak babestera bideratutako zibersegurtasuna.

Tailerra: Copywriting web; nola idatzi gure webguneko orriak.
1 January, 2020
Tailerra: aztertu eta partekatu informazioa Power BI erabiliz.
1 January, 2020
Tailerra: Copywriting web; nola idatzi gure webguneko orriak.
1 January, 2020
Tailerra: aztertu eta partekatu informazioa Power BI erabiliz.
1 January, 2020

Tailerra: Datuak babestera bideratutako zibersegurtasuna.

  • Lekua Garaia Parke Teknologikoa
  • Antolatzailea Garaia Enpresa Digitala
  • Data 2020/02/25
  • Ordua 09:00 - 13:00 tara
  • Prezioa 30€
Aurkezpena

Datu asko eta ugari sortzeak eta DBAO araudiak gure enpresa errealitatea nola aldatu duten ulertzen lagunduko dizugu. Hala ere, zure datuen segurtasuna ez da bakarrik arrisku digital bat, zure negozioarentzako aukera ere bada.

Tailer honetan, laguntza emango dizugu uler dezazun nola zibersegurtasunak zu zeu lehiakorragoa izaten lagundu ahal dizun, zure egungo egoera ulertuz eta erabakiak hartuz laguntza izan dezazun zure prozesuak errazteko eta kostuak murrizteko. Eta, gainera, 6 urte baino gehiagoko ibilbidean jasotako kasu errealak aztertuko ditugu, eta horrek gure enpresen bizi duten errealitate berria ulertzen lagunduko digu. 

Egitaraua 
  • ENPRESEN ERREALITATE BERRIA: Datuak eta DBAO araua (Datuak Babesteko Arau Orokorra).
    • Zer da informazioaren segurtasuna? Zer da DBAO araua? Nola eragiten dio nire negozioari?
    • Azalpenak dinamikoak eta interaktiboak izango dira, eta horien bitartez arlo honetako kontzeptua, aukerak eta mehatxuak aztertuko ditugu.
  • EZ ZAITEZ ZURE HORNITZAILEENGAN FIDATU – Nola egin ahal dizun traizioa zure hornikuntza kateak
    • Iaz, espainiar enpresen %72ak eraso zibernetikoak jasan zituen bere hornikuntza katean. 
    • Zuk DBAO araua betetzeak ala ez zuri ez ezik zure bezeroei eta hornitzaileei ere eragiten die. Informazio kate bat gara. 
    • Jakin ezazu zure hornitzaileen arduragabekeriak nola ekar ditzakeen ondorio latzak zuren enpresarentzat eta zer egin dezakezun ondorio horietatik babesteko.
  • ERRAZTU, AURREZTU & HOBETU – Oso errentagarria den minimizazio prozesua
    • Bi gezur potolo daude: bata, DBAO araua betetzea eta segurua den enpresa bihurtzea oso garestia dela; eta, bestea, ordaintzekoak diren soluzio ugariek segurtasuna lotzen lagunduko digutela.
    • Erakutsiko dizugu nola diseinatzen den minimizazio prozesu bat, non hileroko kuotak ordaintzetik eta ordainpeko soluzioetatik libratuko zaren eta zure enpresaren finantza osasuna zaindu ahal izango duzun, aldi berean zure lehiakortasuna eta segurtasuna handituta.
  • DATU ARRAKALAK – Talde dinamikak.
    • Zure enpresan daturik ez dagoela uste duzu, edo ezin duzula datu arrakalik pairatu?
    • Hainbat talde dinamikaren bitartez, gure enpresetan datu arrakalak nola identifika daitezkeen eta horiek nola gerta daitezkeen ikasiko dugu.
  • EZ DUZU SINETSIKO IKUSI DUGUNA – Kasu praktikoak
    • DBAO arauak ez dizula eragiten uste duzu, zurea ez delako multinazionala?¿Uste duzu zure enpresa ez dela interesgarria zibergaizkileentzat? Zuri ezin zaizula horrelakorik gertatu uste duzu?
    • Kasu errealak aztertuko ditugu eta, horrela, ulertu ahal izango dugu nola aldaketa horiek gure enpresen errealitatea aldarazten ari diren.
  • PROBATU – Ohitura berriak har itzazu, zure egunerokotasunerako.
    • DBAO araua guztiz praktikoa da. Hemendik aurrera ez duzu dokumentazioa apalategietan pilatuko, hautsak jan ditzan. Ikasi ohiturak, prozesuak eta enpresa kultura, lehenengo egunetik zure enpresan martxan jartzeko.