SUPERSET, kode irekiko aginte-koadroak sortzea

Reclutamiento apoyado en IA | GTK 2025
24 January, 2025
Gidatu AA estrategia zure enpresan
26 January, 2025
Reclutamiento apoyado en IA | GTK 2025
24 January, 2025
Gidatu AA estrategia zure enpresan
26 January, 2025

SUPERSET, kode irekiko aginte-koadroak sortzea

  • Lekua Garaia Parke Teknologikoa, Goiru 1, 20500 Arrasate-Mondragon
  • Antolatzailea Garaia Enpresa Digitala
  • Data 2025/02/11
  • Ordua 09:00 - 14:00
  • Prezioa 30€

Datuak erabakiak hartzeko funtsezko eragile bihurtu diren honetan, erabakigarria da datuak analizatzeko tresna egokiak izatea. Apache Superset kode irekiko plataformarekin, azkar eta eraginkortasunez arakatu, bistaratu eta parteka daitezke datuak. Programatzen aditua izan gabe aginte-koadro interaktiboak eta bistaratze aurreratuak sortzeko doako soluzio sendo bat bilatzen duten profesionalentzat bikaina da.

Ikastaro hau zerotik hasita Apache Superset-en potentzial osoa aprobetxatzen ikasteko diseinatua dago. Datu-baseak lotuko dituzu, bistaratze ikusgarriak sortuko dituzu, eta ikasiko duzu nola bihurtu datu konplexuak zure lantalderako informazio argi eta baliagarri. Hori guztia era arin eta errazean egingo dugu, edozein erabiltzailek (izan teknikaria edo ez) tresna honi probetxurik handiena atera diezaion.

Norentzat:

Dashboard edo aginte-koadroen bidez informazioa bistaratzeko interesa duen eta ordainpeko zerbitzuen doako ordezkoak bilatzen dituen pertsona ororentzat.

Egitaraua:

  • Apache Superset: sarrera
  • Superset-en arkitektura eta instalazioa
  • Datu-baseak konektatzea eta konfiguratzea
  • Grafikoak eta bistaratzeak sortzea
  • Aginte-koadroak eraikitzea eta pertsonalizatzea
  • SQL Lab: analisi aurreratua SQLrekin
  • Segurtasuna eta erabiltzaileen kudeaketa
  • Konfigurazio aurreratua eta produkzioan zabaltzea
  • Optimizatzea eta arazoak konpontzea
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.