Tailerra: Industriarako zibersegurtasun auditoretza.
15 March, 2019Foroa: Inbertsio foro industriala Keiretsu Forum – MONDRAGON.
1 April, 2019Tailerra: Sortu app-en prototipoak programazio-ezagutzarik gabe.
Aurkezpena
“No-code” tresnak boladan daude gaur egun, app-ak bezalaxe. Askotan, proiektu propioak edo bezeroenak garatzeko, ideia bat balidatu edota prototipo txikiak sortu behar ditugu.
Tailer honetan, hainbat tresnaren bidez aplikazioen prototipo guztiz funtzionalak sortzen ikasiko duzu.
Gainera, zure premietara hobekien egokitzen dena erabili ahal izango duzu. Adibidez, zure diseinuak inportatu ahal izango dituzu Figma edo Sketch-etik, eta datuak inportatu ahal izango dituzu Google Sheets edo Airtable-tik. Aukera asko eta asko izango dituzu, eta denek ezaugarri bera dute: ez duzu programazio-kodeko lerro bakar bat ere idatzi behar izango.
Nori zuzendua
App-en prototipo funtzionalak sortzen ikasi nahi dutenei.
Betekizunak
Ez dira beharrezkoak programazio-ezagutzak.
Programa
- Sarrera
- Tresnak
- Protopie
- Glide
- Thunkable
- Bubble
- Praktika: app baten prototipo funtzional bat garatzea