SHREC taldeko trantsizio energetikoaren inguruko adituak PTGaraian izango dira
Apirilaren 27tik – 29ra SHERC proiektuaren baitan energia berriztagarrien inguruan nazioarteko adituak jasoko ditu PTGaraiak.
Datorren
apirilaren 27tik 29ra hiru eguneko jardunaldiek hartuko dute Arrasate: SHREC
Arrasate “Shifting towards Renewable Energy for Transition to Low Carbon
Energy”. Nazioarteko eta bertako adituen hitzaldi eta tailerrak zein
egitasmo/praktika on berritzaileak aurkeztuko dira PTGaraian.
Interreg
Europe ekimenaren barruan kokatzen da, eta, xedea da, energia berriztagarrien
ekoizpen eta kontsumoa sustatzea, tokiko politikak hobetzea, energia
berriztagarri zein teknologia berrietan enpresen inbertsioa sustatzea eta
kontsumitzaileen inplikazioa handitzea, besteak beste.
SHREC
proiektua, 2019ko udan abiatu zena, Interreg Europe proiektu bat izanik,
proiektuko kide bakoitzak bere herrialdean gauzatutako praktika onak
identifikatu ditu, eta, taldekideekin partekatu. Arrasateko jardunaldiak hori
du helburu. Datozen hilabeteetan Tokiko ekintza plana jarriko da abian SHREC
kideen praktika onen mamia oinarri hartuta.
Arrasaterekin
batera dira kideak: Hanze University of Applied Sciences: Herbehereak
(Liderra), Slovak innovation and energy agency: Eslovakia, Vilnius Gediminas
Technical University: Lituania, Piamonte Region: Italia, Auvergne Rhône-Alpes
Energy Environment Agency (AURA-EE): Frantzia, Mid Sweden University: Suedia,
eta South Muntenia Regional Development Agency: Errumania.
Era
berean, ikasketa prozesuan bidelagun izateko Arrasateko Udalak bertako
eragileen taldea osatu zuen proiektua aberasteko asmoz. Taldea osatzen dute,
Arrasateko Udalarekin batera, Debagoiena 2030, Debagoieneko Mankomunitatea,
Fagor Taldea, Goiener, H-enea Living Lab, Ikerlan eta Mondragon Unibertsitatea.
Guztira
60 lagunetik gora batuko dira Garaia Parke Teknologikoan, horietatik erdia
baino gehiago Europako hainbat lurraldeetatik etorritakoak. 2 mahai
inguru publikoari irekiak antolatu dira, eta proiektuko kideek hainbat
aurkezpen eta bisitetan hartuko dute parte hiru egunetan zehar.
3 egun, saioz beteta
Lehen
egunean, apirilak 27, gurean daukagun gobernantza ereduan zentratutako
jardunaldia izango da; Udal ordezkariekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiko eta
Energiaren Euskal Erakundeko ordezkariak egongo dira eta helburua izango da
azaltzea bakoitzak bere eskumenen baitan energiaren lanketa nola bideratzen
duten.
Bigarren
egunean, hilak 28, birgaitze, energia jasangarri eta bogan dagoen “Energia
komunitateen” gaia jorratuko da eta horietara gonbidatu dira: LKS Krean,
Goiener eta Eako Udala.
Hirugarren
egunean, apirilak 29, azpiegitura energetikoen berri izango dute Partnerrek.
Aukera egongo da
PTGaraiara bertaratzeko zein Streaming bidez parte hartzeko. Kasu bietan
ezinbestekoa da aurrez izena ematea.
Izena eman behar da apirilaren 22a baino
lehenweb orri honen bitartez.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Teknikoak, erabiltzaileari bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea. Horiez gain, hemen sartzen dira editoreak, hala badagokio, editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta sartu dituen publizitate tarteak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak ere.
Funtzionalak, aldiz, webgune batek dagoeneko sartutako informazioa gordetzeko aukera ematen dutenak (hala nola erabiltzaile izena, hizkuntza edo egungo kokapena), eta erabiltzaileari ezaugarri hobetuak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkiotenak.
Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.
Analisi eta publizitatezko cookieak
Analisi cookieak erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dutenak dira.
Publizitatezko cookieak, aldiz, publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, nabigazio ohiturak etengabe behatuta. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke publizitatea erakusteko.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!