Sareteknikak eta Fersayk aliantza estrategiko bat sinatu dute, LKS Nexten laguntzarekin

CIN ADVANCED SYSTEMS GROUP TALDEAK 2021 Berrikuntza Enpresa Saria jaso du
8 July, 2021
DAUNERT MÁQUINAS HERRAMIENTAS S.A enpresa PTGARAIA Komunitatera batu da
9 July, 2021

Sareteknikak eta Fersayk aliantza estrategiko bat sinatu dute, LKS Nexten laguntzarekin

Bermeei buruzko Europako Lege berriaren arabera, 2022 hasieratik, Europar Batasunean eta Erresuma Batuan bezala etxetresna elektrikoak saltzen dituzten fabrikatzaile guztiek aparatu horiek gutxienez 10 urtez martxan egon ahal izatea bermatu beharko dute. Lege honen helburua da hondakin elektriko eta elektronikoak murriztea, mantentzearen eta konpontzearen alde eginez, eta era horretan, iraunkortasun handiagoaren alde egitea.

Araudi aldaketa horretan, Sareteknika eta Fersayk erronka eta aukera gune bat ikusi dute etxetresna elektrikoen eta kontsumoko elektronikaren sektoreko enpresentzat. Aukera paregabea da sortzen diren aldaketei aurre egin, eta bakoitzak bere posizionamendua indartzeko.

Horregatik, bi enpresak hainbat urtez lankidetzan aritu ondoren, aurrerapauso bat ematea eta sektorean indar handiagoz kokatuko dituen aliantza estrategiko bat sinatzea erabaki dute. Horretarako, LKS Nexten laguntza izan dute.

“Aliantzak aukera ematen digu arau aldaketa hau aukera bihurtzeko. Uste dugu une honetan ekimenez jardutea eta proaktiboak izatea funtsezkoa dela gure posizionamenduari eusteko eta etorkizunean indartzeko. Fersayk ia marka guztientzako irtenbideak ditu, eta horrek lege berri hau betetzea erraztuko dio banaketari”. Jose Carrasco Fersayko zuzendari nagusiaren hitzak dira.

Aliantza hau epe labur eta ertaina konbinatzen dituzten helburuetan dago oinarrituta.

Bi konpainien arteko akordioak sinergia nahikoa sortuko du lege berriaren ondoren erreferentziazko enpresa izaten jarraitzeko, eta irtenbide globalak emango dizkio etxetresna elektrikoaren eta kontsumoko elektronikaren sektoreari. Egungo bezeroari zerbitzu hobea ematera bideratutako ekintzak egingo ditu, bakoitzak dituen bitarteko eta baliabideei esker. Gainera, akordio horri esker, ordezko piezak azkartasunez iritsiko dira azken helmugara, puntu logistikoak, marken zabaltasuna eta ordezko piezen eta osagarrien erreferentzia sorta osoari esker.

Ondoren, epe ertainerako helburuarekin, ekimen prospektiboak jarriko dira abian, negozio eredu berriak eta aukera berriak aztertzeko, eta egoera berri honetan merkatuari balioa emateko.

“Konponketa enpresok protagonismoa hartzen hasi behar dugu, sektorearen aldaketa berriei aurre egiteko. Egoera berri honek ekimenez jokatzera eta aukera berriak aztertzera eramango gaitu”, adierazi du Jesus Irure Sareteknikako zuzendari nagusiak.

Eguneroko jarduna aldatzen ez duen aliantza

Aliantza honek, oraingoz, LKS Nexten Financial Solutions & Corporate arloaren laguntza izan du, eta bi erakundeen independentziari eusten dio egungo negozio ereduetan. Egoera berri honek ez du eraginik izango eguneroko jardunean, ez eta egungo bezero eta hornitzaileekiko lan prozesuetan ere.

Bi enpresen dimentsio agregatuaren arabera, sektoreko eragile liderretako bat dira: 27 milioi euro baino gehiagoko baterako fakturazioa eta 75 langiletik gorako plantilla.