Saiolanen nazioarteko antena

SPRI. Invest in Basque Country
25 June, 2019
DIBI proiektua – Aurrera Debagoiena
25 June, 2019

Saiolanen nazioarteko antena

Saiolanen Nazioarteko Antena egitasmoan dihardugunok soluzio berriak eskaintzen dituzten atzerriko enpresak eta dibertsifikatzeko bokazioa duten euskal enpresak lotu nahi ditugu, gure ingurunean enpresa jarduera berriak sortzen laguntzeko.

Euskal enpresek, sarritan, ekintzailetzarako inspirazio izango diren dibertsifikazio proposamenak behar dituztela ikusita, honelako enpresak identifikatzen ari da Saiolan: beren jatorrizko herrialdeetan arrakasta komertzial egiaztatua izan duten eta oraindik europar merkatuan ez dauden soluzio berritzaileak eskaintzen dituzten enpresak, Europan sartu eta, epe ertainean edo luzean, komertzializazioan ez ezik erabateko fabrikazioan eta fabrikazio partzialean ere euskal enpresekin kolaboratzeko prest daudenak.

Egitasmo honek bi lan ildo ditu ardatz: ENPRESEN Nazioarteko Antena eta START UPen Nazioarteko Antena.

  • ENPRESEN Nazioarteko Antena: kontua da Europatik kanpo, atzerriko enpresak bilatzea, hain zuzen ere, beren jatorrizko herrialdeetan arrakasta komertzial egiaztatua izan duten eta soluzio berritzaileak eskaintzen dituzten enpresak, Europan sartzeko euskal enpresekin kolaboratu nahi dutenak. Hala, enpresei dibertsifikazio aukerak eskaintzen zaizkie.
  • START UPen Nazioarteko Antena: ENPRESEN Nazioarteko Antenarekin gertatzen denaz bestela, kasu honetan Start Upekin lan egiten da. Kontua da fase komertzialean dauden berrikuntza handiko balio proposamenak bilatzea, baina aurreko ildoan ez bezala, merkatuan sendoturik egotearena ez da kontuan hartzen.

Aurrez identifikatutako eskaintzez gain, Saiolanen bitartez atzerriko enpresen Bilaketa Espezifikoen zerbitzua ere eskaintzen dugu, enpresek proposatu nahi dituzten interesguneak kontuan hartuz.

2009az geroztik, lan ildo honek konfiantzazko kolaboratzaileen nazioarteko sare handi bat sortu du zerbitzua garatzeko. Era berean, enpresarekin zuzeneko harremana izatea eta bezeroen soluzioak ikusteko in situ bisitaldiak egitea funtsezkoa da soluzioen balioa eta kolaborazioaren potentziala egiaztatzeko.

Saiolanek azken urteetan arlo honetan egin dituen lanen erakusgarri, hor dago COMPO GLOBAL SOLUTIONS, oraintxe bertan fase komertzialean dagoena. COMPO GLOBAL SOLUTIONS, SL Debagoieneko hiru enpresak sortu dute, Japoniako CHUBU ECOTEC CO LTD enpresarekin egindako lankidetza hitzarmenaren bitartez konpostaje industrialeko ekipamenduak Europa hegoaldean eskaintzeko, kontuan harturik ekipamenduok oso hedatuta daudela Japonian, baina ezezagunak direla Europan. Ekipamenduaren abantailak –alegia, materia organikoa prozesatzeko duen abiadura, nitrogenoan aberastutako ongarria sortzea eta ingurunean usainik batere ez hedatzea– aprobetxatu egin ditzakete orain Europako abeletxeek eta udal hondakin organikoak zein araztegietako lohiak kudeatzen dituztenek, Arrasaten sortutako enpresa berri honi esker.